txirrindularitza albisteak
Amador Granadosek brontzea eskuratu du taldekako abiadura proban, Rioko Paralinpiar Jokoetan
Amador Granadosek, Eduardo Santas eta Alfonso Cabellorekin batera, brontzea eskuratu du Rioko pistako txirrindularitzako abiadurako taldekako proban. Paralinpiar Jokoetan estatu mailan proba honetan lortutako lehen domina izan da hau. Granados, Santas eta Cabello dominen borrokarako sailkatu dira, taldekako abiadura probako kanporaketan Rioko belodromoan hiru itzuliak ematean hirugarren bukatu eta gero (C1-C5 klaseetan), 51’’011 denbora eginda. […]
Bihar ETBko ‘BAT To Rio’ saioak Ane Santesteban txirrindulariaren istorioa kontatuko
BASQUE TEAMEKO txirrindulariak Jokoetan egingo du debuta abuztuaren 7an errepideko proba korrituta. Italiako Giroan parte hartu eta 24. bukatu du; orain Errenteriako txirrindularia Jokoetarako azken prestaketetan ari da Sierra Nevadan. Basque Teameko Ane Santesteban txirrindularia protagonista izango da bihar, Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokan ari diren e do sailkapena lortu duten kirolariak aurkezten dituen “Bat […]
uztaila
2016 Txirrindularitza
Jonathan Castroviejo bizkaitarra eta Ion Izagirre gipuzkoarra Rioko Jokoetako txirrindularitza probetan lehiatuko dira
Estatuko hautatzaileak, Javier Minguezek, Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten bost txirrindularien zerrenda atera du. Hauek izan dira aukeratuak: Alejandro Valverde Belmonte (Movistar Team) Joaquim Rodríguez Oliver (Katusha) Imanol Erviti Ollo (Movistar Team) Ion Izaguirre Insausti (Movistar Team) Jonathan Castroviejo Nicolás (Movistar Team) Bost txirrindulariek lineako proban parte hartuko dute abuztuaren 6an, eta horrez gain, […]
apirila
2016 Txirrindularitza
Illart Zuazubiskar pistako txirrindularia Basque Teamek goi mailako kirolarientzat duen beka programara batu da
Illart Zuazubiskar txirrindulariak eta Olatz Legarzak, Basque Teameko koordinatzaileak, gaur goizean sinatu dute beka eta horrela, jazarpen probetan espezialista den abadiñarra goi mailako kirola sustatzeko programara batu da. Illart Zuazubiskar (Abadiño, 1990) Londreseko pista estaliko Munduko Txapelketan 13. postua lortu duen lauko taldean aritu da. Iazko Munduko Txapelketan laugarren izan zen madison proban eta hamargarren […]
Amador Granadosek brontzezko domina eskuratu du pista txirrindularitza egokituko Munduko Txapelketan, taldekako abiadura proban
Munduko errekorra daukan eta 2014an urrea eta 2015ean zilarra irabazi zituen Amador Granadosek, Eduardo Santasek eta Alfonso Cabellok osatutako hirukotea hirugarren izan da asteburu honetan Montichiariko (Italia) egokitutako pista txirrindularitzako Munduko Txapelketan. Sailkapen fasean 51.608 segundoko marka egin zuten eta horri esker hirugarren jarri ziren, Estatu Batuekin brontzearen lehian. Kontsolazio finalean marka hobetu zuten 50.871 […]
Leire Olaberriak ezin izan du Jokoetarako txartela eskuratu
Gipuzkoarrak 11. postuan bukatu zuen Londresen jokatutako pista txirrindularitzako Munduko Txapelketa, eta ondorioz, ez du Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko. Leire Olaberriak brontzezko domina eskuratu zuen 2008ko Beijingo Jokoetan eta lau urte geroago Londresekoetan lehiatu zen baina ezin izango du esperientzia hori errepikatu aurten, Brasilen. Ikastegietan jaiotako 39 urteko txirrindulariak bederatzigarrena izan behar zuen edo […]
Tania Calvok Rioko Jokoetarako olinpiar plaza lortu du
Tania Calvok, Helena Casasekin batera, olinpiar txartela lortu du taldekako abiadura proban, pista txirrindularitzako Londreseko Munduko Txapelketako proba zortzigarren bukatuta. Lasterketan Txina izan da nagusi Errusia eta Alemaniaren aurretik. “Ezin zuten hutsik egin eta horrela gertatu da. Taniak eta helenak erregulartasunari eutsi diote eta Rion egoteko saria hortxe dute. Gaur ezin zuten akatsik egin eta […]
Tania Calvok brontzea lortu du asteburu honetako Hong Kong-eko Munduko Kopako proban
Tania Calvo gasteiztarrak, Helena Casas taldekidearekin batera, brontzezko domina eskuratu du taldekako abiaduran, asteburu honetan Hong Kong-en jokatu duten pista txirrindularitzako Munduko Kopako proban. Brontzezko dominaren borrokan Taniak eta Helenak Kanadako bikotea azpiratu dute podiumeko hirrugarren lekura igotzeko eta metala bereganatzeko. Kostata menderatu zituzten O´Brien eta Sullivan kanadarrak, bien artean hamarren bateko aldea baino ez […]
Munduko Kopan gora egin dute Leire Olaberriak eta Tania Calvok, aukera olinpiarrei eutsiz
Pistako txirrindularitzako Munduko Kopako bigarren proba jokatu da Cambridgen (Zeelanda Berria), eta Basque Teamek babesten dituen Leire Olaberriak eta Tania Calvok sailkapen nagusian aurrera egin dute lortutako emaitzei esker. Olaberriak 11. amaitu zuen Omnium proba, eta sailkapen nagusian hirugarren jarri da, dezente estutu den lehian Rio 2016ko aukerei eutsiz. Scratchean ere aritu zen Omniumean parte […]
Tania Calvori ia zabaldu zaio ate olinpiarra Munduko Kopako bigarrenean 6. eginda
Munduko Kopako bigarren lehiaketa jokatzen ari da Cambridgen (Zeelanda Berria), eta Tania Calvok seigarren amaitu du Taldekako Abiadura proban Helena Casasekin batera. Emaitza bikaina da, hasteko Munduko Kopako aurreko emaitza, Caliko (Colombia) zazpigarrena, hobetu dutelako eta sailkapen nagusian laugarren jarri direlako azken probaren faltan (Hong Kong, 2016.01.16/17). Baina Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko duen garrantziagatik da bereziki […]
Zilarrezko domina bat kolkoratu du Amador Granadosek Europako Kopan
Pistako txirrindularitza egokituko Europako Kopako proba jokatu da Manchesterren azaroaren 13tik 15era, eta Basque Teameko ordezkari Amador Granadosek zilarrezko domina kolkoratu du taldekako abiadura proban. Beste hiru pronbetan ere aritu da Granados: 4.sailkatu zen jazarpeneko 3.000 metrotan, 6. erlojupeko Kilometroan eta 10. scratchean, puntu onak dira estatuko selekzioa Rio 2016ra sailkatzeko bidean. “Esperotako emaitzak” direla […]
Leire Olaberria 6. Calin, Riotik hurbilago
Munduko Kopako lehena Calin, Colombian, eta Omnium proban Leire Olaberria seigarren. Basque Teameko pistard-a 6. izan zen scratch-ean, 12. jazarpenean, 10.eliminazioan, 6.erlojupekoan, 10.abiarazitako itzulian, eta 11.puntuaketan. Sailkapen orokorreko 6.postuarekin puntu baliotsuak lortu ditu Rio 2016ra sailkatzeko bidean. “Ekin aurretik bosgarren postua nuen helburu, baina seigarrenarekin oso gustura amaitu dut oso proba gogorra izan bait da”, […]
Leire Olaberria eta Tania Calvo Munduko Kopan, Calin
Basque Teameko Leire Olaberria eta Tania Calvo txirrindulariak Calin daude, Munduko Pista Kopako lehen proban (hirutik) parte hartzeko prest. Urriaren 30ean, ostiralez, hasi eta igandean, azaroak 1, amaituko da Colombiako hirian jokatuko den lehiaketa. Rio 2016an parte hartu ahal izateko puntuak metatzea dute helburu.