basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

atletismoa albisteak

atletismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
18
apirila
2016
Atletismoa

Naroa Agirrek, pertika jauziko errekordunak, goi mailako kirola sustatzeko Basque Teamek duen programaren beka lortu du

Naroa Agirre pertika jauzilariak eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, gaur goizean adostu dute, Fadurako Basque Teamen istalazioetan, goi mailako kirola sustatzen duen beka programan sartuko dela atleta donostiarra. Naroa Agirrek 2007an lortu zuen estatuko markarik onena: 4,56 metro. Ikastetxean hasi zen kirol hau praktikatzen eta gerora, junior kategorian, gaur egun Atletismoko Espainiako Federazioan […]

10
apirila
2016
Atletismoa

Asier Cuevasek Seregnoko 50 kilometroen proba irabazi du, Espainiako errekorra hautsita

BAT Basque Teameko iraupen-lasterkari Seregno-ko (Italia) 50 kilometroen proba irabazi du historiako espainiar markarik onena eginda (2:57:35). Distantzia honetan eibartarrak korritu duen lehen lasterketa izan da gaurkoa. 100 kilometroen munduko txapeldunordeak gaurko proban hartu du parte 100 kilometroen munduko txapelketarako prestatzeko. Beroak eta hezetasunak lasterketa zaildu duten arren eta azken zatia oso gogorra izan den […]

09
apirila
2016
Atletismoa

10.000 metroko Espainiako titulua eta Riorako txartela Trihas Gebrerentzat

Iraupen-lasterkari etiopiar-donostiarrak garaipena poltsikoratu du 10.000 metroko Espainiako txapelketan eta ondorioz, bere lehen Olinpiar Jokoetan hartuko du parte abuztuan. Trihas Gebrek Maia-n (Portugal) lortu du bere lehen titulua pistan. Espainiako Kros txapelketa bereganatu zuen orain dela hilabete, eta orain erraz irabazi du 10.000 metrokoen Espainiako titulua, denbora bikaina eginda (32:14). Honi esker Rioko Olinpiar Jokoetarako […]

22
martxoa
2016
Atletismoa

Asier Agirre paratleta maila goreneko kirolariei eskainitako Basque Teamen beka programan sartu da

Atletismo egokituan lehiatzen den Asier Agirrek eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, maila goreneko euskal kirola sustatzen duen beka programaren kontratua sinatu dute gaur goizean. Asier Agirrek (Durango, 1989) Espainiako txapelketa irabazi du mendian zeharreko modalitatean, desgaitasun psikikoa duten kirolarientzako proban. Gainera joan den astean diziplina honetan Italian jokatu zuten pista estaliko Munduko Txapelketan […]

06
martxoa
2016
Atletismoa

Carlos Tobalinak pista estaliko Espainiako Txapelketa irabazi, eta Riorako txartela lortu du

Tobalinak 20,50 metroko marka egin du Madrilen jokatu duten pista estaliko Espainiako Txapelketan. Marka horrekin pista estaliko Espainiako titulua erdietsi du pisu jaurtiketan, Borja Vivas bere aurkari zuzenari nagusituta. Emaitza horrek Rio de Janeiroko Jokoetan eta Portlandeko pista estaliko Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera emango dio gainera. Tobalina Madrilgo Espainiako Txapelketara sasoiko heldu da, aurreko […]