atletismoa albisteak
abuztua
2018 Atletismoa
Elena Loyori eginiko elkarrizketa Europako txapelketako maratoian lehiatu ondoren
Elena Loyo arabarrari eginiko elkarrizketa Europako txapelketako maratoian parte hartu eta gero. Elenak dio helburua lortu duela, 23. postuan bukatuta, 2:37:54ko denbora eginda, maila honetako txapelketa kontinentalean jokatutako lehen proban. Taldeka brontzea irabazi du.
Elkarrizketa Trihas Gebrerekin Europako txapelketako maratoian parte hartu eta gero
Trihas Gebre Basque Teameko kirolariari egindako elkarrizketa Europako txapelketako maratoian lehiatu eta gero. Trihasek 9. postuan bukatu du distantzia honetan bere lehen proban, 2:32:13ko denbora eginda. Gainera taldeka brontzea irabazi du.
abuztua
2018 Atletismoa
Iraitz Arrospideren adierazpenak Berlingo Europako txapelketako maratoian lehiatu aurretik
Iraitz Arrospide gipuzkoarrari eginiko elkarrizketa Berlingo Europako txapelketako maratoian parte hartu aurretik. Bere lehenengo Europako txapelketa izanik, presiorik gabe datorrela dio Iraitzek.
abuztua
2018 Atletismoa
Elena Loyoren adierazpenak Berlingo Europako txapelketako maratoian lehiatu baino lehen
Elena Loyori egindako elkarrizketa Berlingo Europako txapelketako maratoian parte hartu baino lehen. Elenak dio eguraldiaren baldintzek lehiakideek baino gehiago kezkatzen dutela, eta markaren gainetik postuari ematen diola garrantzia.
Trihas Gebreren adierazpenak Berlingo Europako txapelketako maratoian parte hartu aurretik
Basque Teameko Trihas Gebre atletari egindako elkarrizketa Berlingo Europako txapelketako maratoian lehiatu aurretik. Trihasek ez daki zer gertatuko den, oraindik ere moldatzen ari baita distantzia beri honetara. Egindako entrenamenduetan entrenatzaileak pasatako denborak onak direla dio.
abuztua
2018 Atletismoa
Arantza Moreno xabalina jaurtitzailearen adierazpenak Berlingo Europeoan lehiatu ostean
Maila absolutuko Europako txapelketan lehiatu ondoren Arantza Moreno xabalina jaurtitzaileari eginiko elkarrizketa. Arantzak 56,33ko jaurtiketa burututa, ezin izan du finalerako txartela eskuratu.
abuztua
2018 Atletismoa
Arantza Moreno xabalina jaurtitzaileari egindako elkarrizketa Europako txapelketan parte hartu aurretik
Arantza Moreno xabalina jaurtitzaileari maila absolutuko Europako txapelketan lehiatu aurretik. Arantzak bi aldiz gainditu du aurtengo denboraldian 59 metroko muga eta hiri alemanean ere erregulartasun horrekin jarraitzea espero du.
abuztua
2018 Atletismoa
Maialen Axpe pertika jauzilariaren adierazpenak Berlingo Europeoan lehiatu ondoren
Maialen Axpe pertika jauzilariari egindako elkarrizketa Berlineko Europako txapelketan, sailkapen txandan parte hartu eta gero. Arrasatearra 19. izan da, 4,35 metroko saltoa eginda, eta zoritxarrez ez du finalerako txartela lortu.
Carlos Tobalinaren adierazpenak Berlingo Europako txapelketan parte hartu eta gero
Basque Teameko Carlos Tobalina pisu jaurtitzailearen adierazpenak Berlingo Europako txapelketan parte hartu eta gero. Tobalinak 19,41 metroko jaurtiketa egin zuen sailkapen txandan eta ez zen finalerako sailkatu.
Asier Aguirre atleta, Europako azpitxapeldun 10.000 metrokoan
Durangarrak zilarrezko domina jantzi du Parisen jokatzen ari diren INAS Europako txapelketan Jose Azevedo portugaldarra erretiratzeak lasterketa baldintzatu du. Proba oso taktikoa izan da. Lehen bi kilometroetan oso motel aritu izan dira atletak, norbaitek aurrea hartzearen zain geratu dira denak. Dena den, Fabrizio Vallone italiarrak hartu du gidaritza eta berak eraman du azkenean garaipena. Vallonek […]
Trihas Gebrek Espainiako beste errekor bat erdietsi du maratoi erdian
erdiko errekorra hautsi du 1:09:50eko denbora eginda. Gebrek hirugarren postuan bukatu du proba, Gudeta Netsanet (1:07:30) eta Mergia Aselefech (1:09:45) etiopiarren atzetik. 28 urteko Gebrek zazpi segundotan hobetu du berak Valentziako maratoi erdian ezarritako plusmarka. Basque Teameko atleta hirugarren postuan kokatu da maratoi erdiko Europako urteko zerrendan, Chemtai Lonah Salpeter (1:08:58) israeldarraren eta Martina Strähl […]
“Europako txapelketan nire marken barruan egon nahi dut, eta ahal izanez gero, finalean sartu”
Carlos Tobalina pisu jaurtitzaileak Espainiako titulua berretsi zuen joan den asteburuan Salamancan eta orain bere markak hobetzen jarraitu nahi du Belgraden martxoareen 3tik 5era jokatuko duten pista estaliko Europako txapelketan BASQUE TEAMeko kirolariak berriz ere eraman du Espainiako txapelketa; oraingoan 20,32 metroko jaurtiketarekin bere bigarren saiakeran. Orain dela urteak ondo ezagutzen duen Borja Vivas gainditu […]
Asier Agirrek brontzea irabazi du maratoi erdiko Munduko Txapelketan
Asier Agirrek brontzezko domina erdietsi du asteburu honetan desgaitu intelektualen maratoi erdiko Munduko Txapelketan. Portugalgo Evora herrian jokatutako probak iazko protagonista berdinak izan zituen. Orduan bigarren postuan bukatu zuen durangarrak. Basque Teameko atletak pozik baina nekatuta amaitu zuen txapelketa, probako ibilbide zorrotzak izan zituen igoera eta jaitsierak izan zirela eta. Azken 10 kilometroak bakarrik korritu […]
Naroa Agirre pertika jauzilaria protagonista izango da bihar ETBko ‘BAT To Rio’ saioan
BASQUE TEAMeko atletak Rioko Jokoetan lehiatzeko egin duen lanari buruz hitz egingo du. Bizkarreko minek Amsterdamen jokatutako Europako Txapelketatik at utzi zuten eta orain urrun dagoen gonbidapen baten zain dago Agirre. Basque Teameko Naroa Agirre jauzilaria protagonista izango da Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokan ari diren kirolariak aurkezten dituen “Bat To Rio” programan. ETB2n 13:45etan […]
Trihas Gebre atleta protagonista izango da bihar ETBko ‘BAT To Rio’ saioan
Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten edo parte hartzeko aukerak dituzten euskal kirolariei buruzko Euskal Telebistako “BAT to Rio” saioan Trihas Gebre atleta izango da bihar protagonista, 10.000 metrokoan olinpiar diploma lortzeko borrokatuko dena. Larunbatero ETB2n 13:45etan eta ETB1en 21:00etan eskaintzen den programa Jokoetan lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolariei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM […]
Odriozolak, beste atleta batek uko egin ezean, ez du Rion parte hartuko
Atletak 15. postuan bukatu du 50 kilometroko ibilketa proba Erroman gaur jokatu duten Munduko Kopan. Jose Ignacio Diazek (seigarren) eta Francisco Arcillak (hamabigarren) bere aurretik amaitu dute eta gainera lehenengoak errenteriarrak denboraldi honetan egindako kronorik onena hobetu du. Emaitza honek, beste atletek uko egiten ez badute behintzat, Olinpiar Jokoetatik kanpo uzten du Odriozola. Basque Teameko […]