basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
23
urria
2014

AURREKO IGANDEAN EUROPAKO TXAPELKETAN ESKURATUTAKO BRONTZEZKO DOMINAREN OSTEAN, ITXAROPENTSU AZALDU DA UNAI ELORRIAGA RIOKO JOKOETARAKO SAILKAPENA LORTZEKO BORROKAN

Basque Team-eko txirrindularia itxaropentsu azaldu da gaur Rio de Janeiron ospatuko diren 2016ko Jokoetarako sailkapena lortzeko helburuarekin. Etxebarrikoak orain lau egun brontzezko domina erdietsi zuen Baie-Mahault-eko Europako Txapelketako ominun proban (Guadalupen, Frantziar Antilletan). Oso zapore gozoa utzi dion emaitza, “Mundialean izandako lesioak zapuztutako udako sasoiaren ondoren”. “Sailkapenari begira ikaragarrizko mesedea egin dit emaitza honek, baina […]

Basque Team-eko txirrindularia itxaropentsu azaldu da gaur Rio de Janeiron ospatuko diren 2016ko Jokoetarako sailkapena lortzeko helburuarekin. Etxebarrikoak orain lau egun brontzezko domina erdietsi zuen Baie-Mahault-eko Europako Txapelketako ominun proban (Guadalupen, Frantziar Antilletan). Oso zapore gozoa utzi dion emaitza, “Mundialean izandako lesioak zapuztutako udako sasoiaren ondoren”.

“Sailkapenari begira ikaragarrizko mesedea egin dit emaitza honek, baina lasterketa luzea dut aurretik”. “Datozen bi urteetan inurrien antzera joan beharra daukat, puntuak apurka-apurka pilatuz. Hala ere nere burua berriz aurrean ikusteak eta lehiaketan zehar ondo aurkitzeak lasaitasuna ematen dit”, aitortu du Unaik hurrengo astean Mexikon jokatuko den Munduko Kopara abiatu aurreti.