basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
24
martxoa
2014

SOTXIN URREZKO ETA ZILARREZKO DOMINA BANA LORTU ETA GERO PRENTSAURREKOA EMANGO DU DONOSTIAN JON SANTACANAK

B2 mailako ikusmen-urritasuna duen Jon Santacana eskiatzaile donostiarra etxea da jada azken Paralinpiar Jokoetan sekulako arrakasta lortu eta gero. Asteazkenean agerraldia egingo du hedabideen aurrean Donostian, eskuratu dituen bi dominak eta bi diplomak guztiekin partekatzeko eta amaitu berri den txapelketaren nondik norakoak emateko. Aurreko irailean hautsi zuen Jonek orpazurda Australian entrenatzen ari zela. Hala ere […]

B2 mailako ikusmen-urritasuna duen Jon Santacana eskiatzaile donostiarra etxea da jada azken Paralinpiar Jokoetan sekulako arrakasta lortu eta gero. Asteazkenean agerraldia egingo du hedabideen aurrean Donostian, eskuratu dituen bi dominak eta bi diplomak guztiekin partekatzeko eta amaitu berri den txapelketaren nondik norakoak emateko.

Aurreko irailean hautsi zuen Jonek orpazurda Australian entrenatzen ari zela. Hala ere bost hilabetetan Sotxin egon ahal izateko osatzeaz gain emaitza paregabea lortu du bertan bere gida Miguel Galindorekin batera: urrezko domina Jaitsieran, plata Slalomean eta bi laugarren postu (diploma olinpiarra) Erraldoian eta Super Erraldoian.

Laugarren hitzordu paralinpiarra izan da gipuzkoarrarentzat, Salt Lake City (2002), Turin (2006) eta Vancouverrekoaren (2010) ondoren. Guztira 8 domina poltsikoratu ditu Paralinpiar Jokoetan, hiru 2002an,  beste horrenbeste 2010ean eta azken biak Sotxi 2014an. Bere kirol ibilbidean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak erdietsi ditu Munduko Kopatan, Munduko Txapelketan eta Europakoetan. 2012/2013 denboraldian sasoi oparoenetarikoa bizi izan zuten Jonek eta Miguel Galindo bere gidak. Elkarrekin lortu zituzten hiru urrezko domina Munduko Txapelketan, Munduko Kopako sailkapen nagusia eta Europako Kopa.

JJOO