basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
24
urtarrila
2014

NEGUKO OLINPIAR JOKOETAN PARTE HARTUKO DUEN EUSKAL KIROLARIETAKO BATEK, PAUL DE LA CUESTAK, DONOSTIAN EMANGO DU ASTEBURUA SUITZARA ABIATU AURRETIK SOCHIRA BIDEAN

Paul De la Cuestak, Sochiko neguko Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren euskal ordezkarietako batek, prentsa agerraldia emango du BIHAR goizean Donostian. Bera da, hain zuzen ere, aurretik esperientzia olinpiarra bizi zian duen bakarra hiruren artean.  Basque Team-en babespean ari den eskiatzaile donostiarrak hurrengo bi lehiaketen egutegia jakinarazi du Jokoen aurretik eta kirolari orok helburu duten amets […]

Paul De la Cuestak, Sochiko neguko Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren euskal ordezkarietako batek, prentsa agerraldia emango du BIHAR goizean Donostian. Bera da, hain zuzen ere, aurretik esperientzia olinpiarra bizi zian duen bakarra hiruren artean. 

Basque Team-en babespean ari den eskiatzaile donostiarrak hurrengo bi lehiaketen egutegia jakinarazi du Jokoen aurretik eta kirolari orok helburu duten amets olinnpiarrerako, Sochirako, dituen asmoak plazaratu ditu hedabideen aurrean. 

Euskal Kirolak hiru ordezkari izango ditu otsailaren 7tik 23ra bitartean Sochin (Errusia) antolatuko den Neguko Olinpiar Jokoen 2014ko edizioan. Basque Team-en babespean diharduten hiru gipuzkoar hauek dira: Paul De la Cuesta alpetar estiloko eskiatzailea, Imanol Rojo iraupeneko eskiatzailea eta Lucas Eguibar snowboarderra. Hiruren artean, neguko olinpiar jokoetan izandako euskal ordezkaritzarik zabalena osatuko dute, Nagano 1998koaren paretsukoa. 

Hitzordu olinpiarraren aurretik De la Cuesta Europako Kopako bi probatan lehiatuko da (Super Konbinatuan eta Super Erraldoian otsailaren 28 eta 29an (Suitzako Crans-Montana eski estazioan) eta prestaketa Munduko Kopako saio batekin amaituko du otsailaren 1ean eta 2an St. Moritz-en (Jaitsieran eta litekeena da Erraldoian ere parte hartuz). Otsailaren 4ean abiatuko da Sochira.  

 Paul De la Cuesta (Donostia, 1988/11/28) 

Paul de la Cuesta (Donostia, 1998/11/28) honako proba hauetan lehiatuko da: Jaitsiera (otsailak 9), Super Konbinatua (otsailak 14), Super Erraldoia (otsailak 16) eta Erraldoia (otsailak 19). De la Cuestak esperientzia zabala hartu zuen Vancouverreko 2010eko Jokoetan, 32. postua lortuz Slalom Erraldoian, 35.a Super Erraldoian eta 51.a Jaitsieran. Schaldmingen (Austria) jokatutako 2013ko Munduko Txapelketan, Paulek orain arteko emaitzarik onenak lortu zituen: 18. Postua Super Konbinatuan, 33.a Jaitsieran eta 37.a Super Erraldoian.

 

Basque Team 

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, Cespa-Ferrovial, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO