basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
14
otsaila
2014

JAITSIERAKO SUPER ERRALDOIAN LEHIATUKO DA IGANDEAN PAUL DE LA CUESTA NEGUKO OLINPIAR JOKOETAN

Basque Team-en babespean ari den Paul De la Cuesta eskiatzaile donostiarra lehiaketara itzuliko da igandean Neguko Olinpiar Jokoetako Super Erraldoia proban. Jaitsiera eta Super Konbinatua burutu ditu jada donostiarrak eta Super Erraldoiaren ondoren oraindik Erraldoiari egin beharko dio aurre hilaren 19an, asteazkean. Paul De la Cuestak (Donostia, 1988/11/28) Rosa Kuthor alpetar eskiko eremuan arituko da […]

Basque Team-en babespean ari den Paul De la Cuesta eskiatzaile donostiarra lehiaketara itzuliko da igandean Neguko Olinpiar Jokoetako Super Erraldoia proban. Jaitsiera eta Super Konbinatua burutu ditu jada donostiarrak eta Super Erraldoiaren ondoren oraindik Erraldoiari egin beharko dio aurre hilaren 19an, asteazkean.

Paul De la Cuestak (Donostia, 1988/11/28) Rosa Kuthor alpetar eskiko eremuan arituko da 11:00etatik aurrear (hiru ordu gutxiago Euskadin). Super Erraldoia 1982tik aurrera sartu zen Munduko Kopatan eta Jaitsieraren abiadura (motzagoa den arren) eta Slalom-ak eskatzen duen doitasuna uztartzen ditu. Saioa bakarra egiten dute eskiatzaileek eta azkarrenak lortzen du garaipena. 2010eko Vancouverreko Olinpiar Jokoetan Paulek 35. postua eskuratu zuen Super Erraldoian eta 2013ko Schaldmingeko (Austria) Munduko Txapelketan 37. amaitu zuen diziplina horretan.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO

PAUL DE LA CUESTA