basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
09
urtarrila
2014

SNOWBOARD CROSSEKO MUNDUKO KOPAN HARTUKO DU PARTE ASTEBURU HONETAN LUCAS EGUIBARREK ANDORRAN

Basque Team-en babespean lehiatzen ari den Lucas Eguibar gipuzkoarrak Andorrako Vallnord estazioan jokatuko den snowboard crosseko Munduko Kopan hartuko du asteburu honetan. Otsailaren 7tik 23ra bitartean ospatuko diren Sochiko (Errusia) neguko Olinpiar Jokoen aurretik egingo den lehiaketa garrantzitsuena izango da aipatutako hitzordua. Benetan ikusgarria da snowboard cross modalitatea, 4-6 kirolari ateratzen baitira batera jauzi bikoitzak, […]

Basque Team-en babespean lehiatzen ari den Lucas Eguibar gipuzkoarrak Andorrako Vallnord estazioan jokatuko den snowboard crosseko Munduko Kopan hartuko du asteburu honetan. Otsailaren 7tik 23ra bitartean ospatuko diren Sochiko (Errusia) neguko Olinpiar Jokoen aurretik egingo den lehiaketa garrantzitsuena izango da aipatutako hitzordua.

Benetan ikusgarria da snowboard cross modalitatea, 4-6 kirolari ateratzen baitira batera jauzi bikoitzak, hirukoitzak, peralteak, 360 graduko birak eta goi-ordokiak dituen barrutira. Freestyle abiadurazko proba da eta bertan baimenduta dago kontaktu fisikoa posizioa irabazteko, ez da onartzen ordea trabak jartzea, aurkaria heltzea edota bultzatzea. 2006ko Turingo Olinpiar Jokoetatik modalitate olinpiarra da.

Urtarrilaren 10etik 12ra bitartean hartuko du Andorrako Vallnord eski estazioak aipatutako txapelketa. Barrutia Arcalisen kokatu dute, Coma del Forat pistan, 150 desnibelarekin, 1.160 metroko luzera eta 60 metroko zabalera duena. Sochiko Jokoen aurretik egingo diren azken hiru probetatik bi bertan jokatuko dira.

26 herrialdetako kirolariak bilduko dira Munduko Kopan, besteak beste AEBtakoak, Kanadiarrak eta Australiarrak, gaur egungo liderrak sailkapen nagusian. Guztira 127 riderrek eman dute izena (42 emakumezko eta 85 gizonezko). Estatuko ordezkaritza lau kirolarik osatzen dute: Lucas Eguibar, hirugarren iazko Arosako Munduko Kopan, Regino Hernandez eta Lalo Herrera eta hauekin batera Anna Amor emakumezkoetan.

Lucas Eguibar (Donostia, 1994/02/09) Sochirako sailkapena lortu du jada eta bertan SBX (Snowboardcross) proban hartuko du parte lehen aldiz Jokoetan. 2012/2013 denboraldia izan zuen aurrenekoa senior mailan eta emaitza nabarmenak lortuz gainera (6. izan zen Sierra Nevadan eta 3. Suitzako Arosan). 2012an Munduko junior txapelduna bilakatu zen Erzurumen (Turkia) eta bere kirol-ibilbidean zenbait garaipen ere lortu ditu Europa Cup txapelketan. Hurrengo egunetan, urtarrilaren 9tik 12ra bitartean, Vallnordeko Munduko Kopan arituko da Andorran, Jokoen aurretik egingo den goi mailako azken lehiaketariko baten parte hartuz.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

Lucas eguibar WC Qualis