basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
27
ekaina
2013

PATXI PEULA ETA IÑIGO VIDONDO ABIADURA-LASTERKARI EUSKALDUNAK DOMINA BILA ABIATU DIRA HOLANDARA ASTEBURUAN HASIKO DEN EUROPAKO ABIADURAZKO PATINAJE TXAPELKETARA

Patxi Peula eta Iñigo Vidondo gasteiztarrak lanean dihardute ekainaren 29tik uztailaren 6a bitartean Herbereetako Almere hirian jokatuko den Europako abiadurazko patinaje txapelketan parte hartzeko asmotan. Basque Team-eko bi abiadura-lasterkariek osatzen dute estatuko ordezkaritza Joseba Fernandez nafarrarekin batera, guztiak Garikoitz Lerga hautatzailearen aginduetara. Baikor azaldu dira bata zein bestea eta “gogotsu” 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban podiumera […]

Patxi Peula eta Iñigo Vidondo gasteiztarrak lanean dihardute ekainaren 29tik uztailaren 6a bitartean Herbereetako Almere hirian jokatuko den Europako abiadurazko patinaje txapelketan parte hartzeko asmotan.
Basque Team-eko bi abiadura-lasterkariek osatzen dute estatuko ordezkaritza Joseba Fernandez nafarrarekin batera, guztiak Garikoitz Lerga hautatzailearen aginduetara. Baikor azaldu dira bata zein bestea eta “gogotsu” 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban podiumera igo ahal izateko.

Gasteizko Marianistas klubeko patinatzaileek hitzordu garrantzitsu honetarako sasoi onean iristen direla aipatu digute. “Estatu mailan indartsuenak gara eta Patxik Kolonbian egin berri du egonaldia oso emaitza onekin” aipatu du Vidondok. Bere asmoa momentu garrantzitsuenetan Peula tropelean ondo kokatzea izango da. “Pistako puntuazioa gogorrena da, baina aukera asko ditugula uste dut”, aipatu du bere taldekide den Patxi Peulak, 2011ko Munduko Txapelketan Munduko errekorra ezarri eta gero. “Oso txapelketa gogorra izango da, holandarrak etxean arituko dira eta arerio benetan indartsua izango da guretzat” .

Bien zuzendari izango da Garikoitz Lerga nafarra, 10.000 metrokoan erabili beharreko estrategia erabakitzeaz gain beste zein probatan hartuko duten parte ere aginduko du. Pista eta zirkuituko saioak egingo dira txapelketan zehar, azken eguneko Maratoiarekin batera.

2006. urtetik ari da nazioarte mailan lehiatzen Patxi Peula. Bere kirol ibilbidean zehar brontzeko bederatzi domina eskuratu dituelarik (7 pistan eta 2 zirkuituan). 2007an zirkuituko Europako Txapelketa irabazi zuen 10.000 metroko puntuazioan eta 2008an berriz bigarren izan zen 10.000 metroko puntuazio/kanporaketan.

Iñigo Vidondok berriz 2007an ekin zion nazioarte mailako patinajeari. 2011an pista Europako Txapelketan hirugarren izan zen 3.000 metroetan; bostgarren Amerikana erako erreleboan 5.000 metroetan eta zortzigarren zirkuituko Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketan.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.