basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
27
otsaila
2014

URKO EGEA ETA AITOR PUERTAS PARALINPIKOEK LUCAS EGIBARREN ARRASTOARI JARRAITUKO DIOTE EUSKAL SNOWBOARDA MUNDUKO ELITEAN KOKATZEKO

Lucas Egibar snowboarderrak berrikitan amaitu diren Neguko Olinpiar Jokoetan izandako jardun distiratsuaren ondoren, beste bi kirolari gipuzkoar haren arrastoari jarraitu nahian lehiatuko dira diziplina berean, Errusiako Sotxi herrian martxoaren 7tik 16ra bitartean jokatuko diren Joko Paralinpikoetan. Urko Egea eta Aitor Puertas dira, Sotxirako sailkapena lortzearekin  Basque Team goi-mailako kirol tadeko bihurtu eta euskal snowboarda munduko […]

Lucas Egibar snowboarderrak berrikitan amaitu diren Neguko Olinpiar Jokoetan izandako jardun distiratsuaren ondoren, beste bi kirolari gipuzkoar haren arrastoari jarraitu nahian lehiatuko dira diziplina berean, Errusiako Sotxi herrian martxoaren 7tik 16ra bitartean jokatuko diren Joko Paralinpikoetan. Urko Egea eta Aitor Puertas dira, Sotxirako sailkapena lortzearekin  Basque Team goi-mailako kirol tadeko bihurtu eta euskal snowboarda munduko elitearekin lehia daitekeela frogatu dutenak.

Urko eta Aitor, Sotxiko Joko Paralinpikoetan parte hartzeko osatu den Estatuko taldeko kideak dira, Jon Santacanarekin batera. Talde hau zazpi kirolarik osatzen dute guztira, ikusmeneko ezgaitasuna duten eskiatzaileak (Jon Santacana, kasu) gidatuko dituzten bi laguntzailerekin batera. Gogoan izan behar da, aurtengo Neguko Olinpiar Jokoetan ere beste hiru euskal kirolarik —Paul de la Cuesta, Lucas Egibar eta Imanol Rojo— parte hartu dutela.

Urko Egea eta Aitor Puertas berrikitan onartu den snowboardcross deritzon kirolean lehiatuko dira. Momentuz, alpetar estiloko eski modalitatetzat jotzen da, baina Pyeongchangen (Korea) 2018an aparteko kirola izatea aurreikusita dago, Olinpiar Jokoetan gertatzen den bezalaxe. Bi snowboarderrek BB-LL kategorian parte hartuko dute, kategoria honek biltzen baititu hanka batean edo bietan ezgaitasuna duten atletak.

Urkok lehian lortutako esperientzia
Urko Egea snowboard egokituaren aitzindaria da Estatu espainiarrean, eta Paralinpikoetarako sailkapena munduko rankingean izandako 14. postuaren ondoren lortu du. Hanka bat ebakita dauka belaunaren azpitik, eta azken lau denboraldietan nazioarteko esperientzia zabala lortu du Munduko Kopako eta Europako Kopako probetan eta Estatu Batuetako zenbait lehiaketatan. Bere markarik onena, Coloradon (EEBB) 2013ko apirilean lortutako seigarren postua izan zen, eta aurtengo denboraldiaren barruan, 10. postua lortu du Europako Kopan, eta 11. postua Munduko Kopan. Bata zein bestea Herbeheretako Landgraaf herrian jokatu ziren iazko azaroan.

Basque Team-i egindako adierazpenetan, Urkok zera esan du gogoan darabiltzan aurreikuspenei buruz: “Sotxin onenak lehiatuko dira, eta azken aldi honetan agertu diren maila handiko rider berriei erreparatuta, errealista izanik, oso pozik geratuko nintzateke lehenengo 15en artean egotea lortuko banu”. Donostiarra pozik azaldu da Joko Paralinpikoetan snowboarda onartu izanaz: “Oso prozesu luzea izan da. 2008an hasi ziren lehiatzen, eta ni 2011n sartu nintzen, Jokoen aurreko edizioa amaitu eta berehala; harez geroztik, kirol honek aurrera egin du, teknifikatu egin da eta betekizun-maila igo du, eta hemendik aurrera, ziur nago are azkarrago garatuko dela, nahiz eta oraindik zeregin handia dagoen”.

Era berean, Lucas Egibarren ibilbidea “denontzako eredua” dela esan eta “berealdiko arrakastatzat” jo du “aurtengo Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan hiru euskal los snowboarder egotea, bereziki gogoan hartuta hemen ez dagoela kirol hori praktikatzeko kulturarik eta azpiegiturarik”.

Paralinpikoetarako sailkapena bi urte eskaseko prestakuntzaren ondoren
Bestalde, Aitor Puertasek bi urte eskaseko trebakuntzaren ondoren lortu du paralinpikoetarako sailkatzea: 2013an eliteko lehian hasi zen, eta urte berean, 15. postua lortu zuen Munduko Kopako proba batean. Aitorri anputazio femorala egin zioten (belaunaren gainetik), lehiaketetan esperientzia laburragoa du —duela bi urte eskas hasi baitzen kirol honetan trebatzen—, eta orain arteko bere emaitzarik onena iaz Cooper-en (EEBB) jokatutako Munduko Kopan lortutako 15. postua izan da.

Aitorrek esan duenez, “hanka galdu aurretik, futbolean eta tenisean jolasten nuen, eta korrika egin eta snowboarda ere praktikatzen nuen, nahiz eta kirol honetan ez nintzen oso ona; istripuaren ondoren konturatu nintzen snowboarda zela bi hankak nituenean baino kirolari hobea izateko aukera eskaintzen zidan kirol bakarra”. Honen froga dugu Joko Paralinpiko hauetarako lortu duen sailkapena, sekulako esperientzia zirraragarria Aitorrentzat: “Gaur-gaurkoz, Sotxi hiriaren izena entzun eta bertan egongo naizela konturatzen naizen bakoitzean, ezin dut sinetsi ere egin”.

Helburuei dagokienez, Oiartzungoak zera esan du: “sailkapen orokorreko lehenengo 25en artean eta nire lesio-mota berbera duten hiru onenen artean amaitu nahi nuke, izan ere, une honetan, baldintza desberdinetako kirolariak lehiatzen gara, eta ez dizkigute denborak konpentsatzen norberaren ezgaitasunak dakarren zailtasunaren arabera”. Hori bai, Aitorrek “oso kirolari lehiakorra” dela aitortu du, eta frogatzeko bere ibilbide pertsonaleko adibide hau eman du: “Nik ez dakit euskal sena delakoa ote den, baina protesia jarri eta gero, Espainiako snowboard taldearen proba batera aurkeztu nintzen. Azkenean ez ninduten hartu, baina horrek areago motibatu ninduen. Ondorioz, Estatu Batuetara joatea erabaki nuen, bertan entrenatzeko asmoz, eta urtebete luze geroago, Espainiako Federazioak dei egin zidan, Sotxira joateko aukeratuta nengoela esateko”.

Sotxiko paralinpikoetan lehiatuko diren bi euskal snowboarder-en profilak
Urko Egeak (Donostia, 1980/04/01) hanka bat galdu zuen 2006an izandako motozikletako istripu baten ondorioz. Hamar urte geroago, 16 urte zituela, snowboardean trebatzen hasi zen, eta susperraldi luze eta korapilatsu baten ondoren (ia urtebete egin zuen ospitalean, eta beste bi urte ibili gabe) kirol hau praktikatzea erabaki zuen. 2009an pistetara itzuli eta 2011n lehiatzen hasi zen. Istripuaren aurreko freestyle eta jauzien ordez, snowboardcross egokitua praktikatzen hasi zen, Estatuan kirol modalitate honetako aitzindaria bilakatu delarik. Era aktiboan parte hartu du nazioarteko zirkuituko lehiaketetan, eta munduko rankingean 14. postua lortu ondoren Sotxirako sailkapenean sartu zen.

Aitor Puertas (Oiartzun, 1987/08/25) noizbehinka snowboarda praktikatzen zuen kirolzalea zen, 2010ean motorreko istripua izan zuen arte. Ezbeharrean izandako lesioek koman utzi zuten bi egunez, eta horrez gain, hanka bat belaunaren gainetik moztu eta bost aldiz igaro behar izan zuen kirurgia-gelatik. Ospitalean, Urko Egearen esperientzia ezagutu zuen, eta erabat suspertu ondoren, 2012ko abenduan, Espainiako snowboard talde paralinpikorako proba batera aurkeztu zen. Ez zuten hautatu. Ondoren, Utah-ra (EEBB) joatea erabaki zuen. 2013an bertako talde batean lehiatzen hasi eta arian-arian hobetuz joan zen, harik eta munduko rankingean 13. postua lortu eta paralinpikoetarako sailkapenean sartu zen arte.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO