basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
26
azaroa
2013

GETXO ERRUGBI TALDEKO BARBARA PLAK MUNDU MAILAKO HAMABI TALDE ONENAK BILTZEN DITUEN WORLD SERIES TXAPELKETAN HARTUKO DU PARTE ESPAINIAKO SELEKZIOAREKIN

Emakumezkoen euskal errugbiak ordezkari bat izan dezake hurrengo Olinpiar Jokoetan Barbara Plaren bitartez. Bizkaian aspaldi bizi den kataluniarra Getxo Errugbi taldean lehiatu da azken urteetan. Basque Team-en babespean ari den kirolariak World Series txapelketara abiatu aurretik egin berri ditu adierazpenak, estatuko selekzioarekin konzentrazioa burutu aurretik. Mundu mailako torneorik garrantzitsuena da gaur egun eta hurrengo edizioetan […]

Emakumezkoen euskal errugbiak ordezkari bat izan dezake hurrengo Olinpiar Jokoetan Barbara Plaren bitartez. Bizkaian aspaldi bizi den kataluniarra Getxo Errugbi taldean lehiatu da azken urteetan. Basque Team-en babespean ari den kirolariak World Series txapelketara abiatu aurretik egin berri ditu adierazpenak, estatuko selekzioarekin konzentrazioa burutu aurretik. Mundu mailako torneorik garrantzitsuena da gaur egun eta hurrengo edizioetan Rio 2016ko Olinpiar Jokoetarako zenbait txartel banatu ditzake.

Barbara Pla (1983/07/17) hiru laurdenetako marrako zentral postuan aritzen da normalean Getxo Errugbi taldean. Nazioarte mailako txapelketetan aspaldi ari da espainiako selekzioarekin, hamabostekoan eta baita zazpikoan ere, eta hilaren 28an Dubain hasiko den World Series txapelketarako sailkapena lortu du azken hilabeteetan.

2008an Amsterdamen jokatutako Europako Txapelketako jokalaririk onena izendatu zuten hamabostekoan. Denboraldi honetan Europako Txapelketa ere jokatu du, laugarren postua lortu zuen taldean oinarrizko lana eginez.

Jokoetara itzuliko da errugbia Rio 2016an, zazpikako modalitatean. Bostgarren aldiz hartuko du parte egitarau olinpiarrean, azkenengoz Parisen izan zen 1924an. Espainiako selekzioa World Series torneoan arituko da azken Mundialean lortutako laugarren postu bikainari esker. Txapelketako lehen saioa Arabiar Emirerri batuetan jokatu da (Dubai, azaroaren 28-29an), ondoren AEBtan (Atlanta, otsailaren 15-16an), Brasilen (Sao Paulo, maiatzaren 16-17an), Txinan (Guangzhou, apirilaren 5-6an) eta Herbereetan (Amsterdam, maiatzaren 16-17an). Zazpikako mundu mailako hamabi talderik onenak biltzen ditu txapelketak. Rio 2016rako sailkatzeko hirizpideak jakitera eman ez diren arren baliteke World Series torneoa izatea Jokoetarako txartela eman dezake lehiaketako bat.

Gizonezkoetako World Series txapelketan egiten den antzera, lehiatzen diren hamabi taldeetatik zortzik ziurtatuta dute partehartzea 2013ko Munduko Kopako final laurdenetara iristearekin: Australia, Kanada, Ingalaterra, Zelanda Berria, Irlanda, Errusia, Espainia eta Ameriketako Estatu Batuak. 2013-2014ko torneo guztietara gonbidatu dute Brasil, eta herrialde ezberdinetako beste hiru taldek sailkapena irabazi dute.

Getxo Errugbi taldeko jokalariak Hobekuntza Teknikorako Zentruan egin berri ditu adierazpenak World Series txapelketaren inguruan eta baita Jokoetarako sailkatzeko dituzten aukeren gainean.

“Aldaketa garaia da taldean, jokalari eta entrenatzaile berriak daude eta egokitzea tokatzen zaigu. Apenas jokatu dugu elkarrekin; World Series izango da talde honentzat aurreneko txapelketa elkarrekin eta badugu zalantza bat edo beste. Txapelketa berri da, bost egoitza dituen liga mundiala eta egoitza bakoitzean zortzi taldek osatzen dute torneoa. Espainiak postu finkoa dauka eta bertan talderik onenak daude, zinestezina da jokalari batentzat han egotea, zale biltzen dira eta sekulako giroa dago, hasteko irrikitan gaude. Errugbiaren elitean aritzea suposatzen du eta Espainiako puntako potentzia ez den arren, ez ditugu Ingalaterrak edota Zelanda Berriak dituzten ligak edo fitxak, komeni zaigu tren hori harrapatzea urtero selekzio onenekin indarrak neurtzeko aukera izateko”.

Orain arte errugbia ez zegoen Jokoen egitarauan eta, hortaz, ez genuen helburu hori planteatzen. Espainian zazpikako errugbiak sekulako hazkundea izan du, elitean gure txokoa topatu dugu eta egitarau olinpiarrean sartu den momentutik Rion egoteko aukera zaila den arren ez litzatke ametsa izango. Badakit zer den kirol batentzat Jokoetan egotearen ohiartzuna, beraz, aukera aprobetxatu behar dugu eta bitartean errugbiaz gozatu.

World Series-etan gizonezkoekin alderatuta dugun ohiartzun mediatikoaz konturatzen zara, zenbait egoitzatan koinziditzen baitugu. Aldea dago emankizunetan, babesleetan eta txapelketaren inguruan antolatzen den zirkuan.

Emakumezkoen euskal errugbiaren inguruan uste dut badagoela talentua, baina lanean jarri beharra dago eta ez ditut federazioak esfortzua egiteko jarrerarekin ikusten. Hemengo Klubetan ez dago maila handirik teknikoen artean. Beraz, aukerak dituzten jokalariak badaude baina teknikoki eguneroko lanaren gabezia dago”

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

BÁRBARA PLÁ
BÁRBARA PLÁ