Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
lotutako albisteak
Ana Usabiagaren adierazpenak Europako txapelketako omnium proban parte hartu eta gero
Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindulariari egindako elkarrizketa Glasgowko Europako txapelketan, pistako txirrindularitzan, omniuma korritu ondoren. Scratchean 18. bukatu du ordiziarrak, 11. postuan 7,5 kilometroko tempo race delakoan, 17. kanporaketan eta 18. 25 kilometroko puntuazioan.
Leticia Canales Basque Teameko surflaria 32 onenen kanporaketara pasa da Caparica Surf Festen
Basque Teameko beka jasotzen duen Leticia Canales surflariak 48 surflari onenen kanporaketa gainditu du. Gizonezkoen lehiaketa amaitu ondoren, emakumeek hartu dute lekukoa Portugalgo Praia do Paraison, eta Sopelako kirolariari uretan sartzea egokitu zaio bosgarren txandan. Maelys Jouault eta Nahia Milhau frantziarren eta Carolina Santos portugaldarraren aurka jokatu behar izan du. Hasieratik oso ondo kokatu da, […]
Tania Calvok brontzea irabazi du Glasgowko Munduko Kopan, bakarkako abiaduran
24 urteko Tania Calvo arabarrak Glasgown jokatzen ari diren Munduko Kopan brontzezko domina jantzi du bakarkako abiadura proban. Basque Teameko txirrindulariak bi txandatan hartu du mendean Nicky Degrendele belgikarra brontzea eskuratzeko borrokan. Liubov Basoba ukrainarren kontra galdu du finalerdietan bi txandatan, lehenengoan mileneko batengatik eta bigarrenean 0.273gatik. Final zortzirenetan, berriz, Tatiana Kiseleva errusiarra hartu du […]