basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
24
apirila
2015

MUNDUKO KOPAN LEHIATUKO DA KAKO ARANBURU OLINPIAR JOKOETARAKO BI TXARTEL JOKOAN DITUELA

Juan José (Kako) Aranburu tiratzaileak –olinpiar diplomaduna Beijing 2008an eta Munduko txapelduna 2011an- Zipreko Larnaca hirian jokatuko den Munduko olinpiar tiroko kopan parte hartuko du apirilaren 26 eta 27an. BASQUE TEAM-en babespean ari den tiratzailearentzat bere biziko garrantzia dauka txapelketak, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako bi txartel izango baititu jokoan. Era horretan Kako Aranburu bilakatu […]

Juan José (Kako) Aranburu tiratzaileak –olinpiar diplomaduna Beijing 2008an eta Munduko txapelduna 2011an- Zipreko Larnaca hirian jokatuko den Munduko olinpiar tiroko kopan parte hartuko du apirilaren 26 eta 27an. BASQUE TEAM-en babespean ari den tiratzailearentzat bere biziko garrantzia dauka txapelketak, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako bi txartel izango baititu jokoan.

Era horretan Kako Aranburu bilakatu daiteke lehen kirolari euskalduna Rioko Jokoetarako sailkapena lortzen. Irundarrak hala ere, bere hurrengo helburuak uztailean Mariborren (Eslobenia) jokatuko den Europako txapelketa eta irailean Lonato del Gardan (Italian) jokatuko den Mundiala izango direla adierazi du.

Aipatu Munduko Kopako saioa -skeet-eko modalitatean- igandean zabaldu da goizeko zortzietan (ordu bat gutxiago Euskadin) eta ordu berean ekingo zaio sailkatze faseari hurrengo egunean. Finalak astelehenez jokatuko dira 17:30ak eta 18:30ak bitartean (Zipreko ordua).

Plater tiraketako Skeet modalitatean lehiatzen da Aranburu. 12ko kalibredun eskopetarekin, eta berunezko 24 gramoko kartutxoak erabilita, 25 platerreko 5 tiralditan botatzen dute kirolariek 5 puntu ezberdinetatik. Lehenengo faseko 6 tiratzaile onenek Olinpiar finala jokatzen dute, 25 platerrekin.

Juanjo Aranburuk (Irun 1981/10/13) bi Olinpiar Jokotan parte hartu du: Beijing 2008an- olinpiar diploma eskuratuz 8. postuarekin, eta Londres 2012an, 23. postuan sailkatuz. 2011an Munduko Txapelketan lortu zuen Belgraden eta 2013an Abu Dhabin Munduko Kopako finaleko txapeldun bilakatu zen. Granadako 2014ko Mundialean 7. amaitu zuen.