otsaila
2014
BAKARKAKO SPRINTEAN ARITUKO DA BIHAR IMANOL ROJO SOCHIKO OLINPIAR JOKOETAN
Basque Team-en babespean lehiatzen ari den Imanol Rojo iraupen-eskiko eskiatzaileak bere bigarren probari egingo dio aurre Sochiko Olinpiar Jokoetan (Lau probatan arituko da guztira). Biharkoa bakarkako sprinta izango da, lehian dauden diziplinen artean motzena. 1.500 metroko barrutian eskiatzaileak estilo librean arituko dira irteera puntutik 15 segunduko tarteetan atereaz. Igandean burutu zuen Skiathlon proban (15 km […]
Basque Team-en babespean lehiatzen ari den Imanol Rojo iraupen-eskiko eskiatzaileak bere bigarren probari egingo dio aurre Sochiko Olinpiar Jokoetan (Lau probatan arituko da guztira). Biharkoa bakarkako sprinta izango da, lehian dauden diziplinen artean motzena. 1.500 metroko barrutian eskiatzaileak estilo librean arituko dira irteera puntutik 15 segunduko tarteetan atereaz.
Igandean burutu zuen Skiathlon proban (15 km era klasikoan eta beste 15 km librean) gipuzkoarrak 50. postua eskuratu zuen (67 parte-hartzaile guztira) 1:13:40ko denborarekin. Dario Cologna suitzarrak lortu zuen urrezko domina 1:08:05eko denborarekin.
Neguko kirolen artean gogorrenetarikoa da iraupen-eskia eta bereziki bi diziplina bereizten ditu nabarmen: estilo klasikoa (eskiatzaileak elurretan markatutako erreietatik irristatzen direlarik) eta estilo librea (ahalik eta azkarren eskiatzaileak ezarritako distantzia betetzen saiatzen delarik “patinatzailearen pausoa” erabilita. Sprinta da berez probarik motzena eta azkarrena iraupen-eskian.
Imanol Rojo (Tolosa, 1990), pasa den igandean egin zuen debuta Imanol Rojok Sochiko Olinpiar Jokoetako Skiathlon proban eta gaur berriz Sprintari ekingo dio. Lehen saioa 14:25etan hasiko dute (11:25etan Euskadin) Laura Center gunean, iraupen-eskia eta Biathloneko probak hartuko dituen eremuan. Psekhako mendiaren inguruan antolatu da barrutia eta 7.500 ikusle biltzeko aukera emango du bertan.
Sailkapen fasea gainditu ezkero final laurdenak jokatuko lituzte Imanolek (bertako 16:25etan) eta finalerdia (17:06etan). Diziplina honetan sei eskiatzaile sailkatzen dira finalerako (17:00etan Sochiko orduan). Proba honen ostean tolosarrari beste bi geratuko zaiziko, 15 Km-koa (otsailaren 14an) eta 50 Km-koa (23an).
Bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela, eta harez geroztik lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: kadete kategorian, Espainiako txapela 2006-2007an, distantzia luzeko txapela eta bi aldiz Espainiako txapela 2007-2008an; junior kategorian, Espainiako txapelduna izanda bi aldiz eta errelebo mistoetako txapelduna 2008-2009an, eta Nazioarteko Federazioaren lasterketa baten irabazle eta bi aldiz Espainiako txapelduna 2009-2010ean; kirolari senior bezala, Team Sprint-eko Espainiako txapelduna izan zen 2010-2011n, eta ondorengo denboraldian, titulu hori berresteaz gain, errelebo mistoetako garaipena lortu zuen, 2012-2013an berritu zuen berbera. Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetarako aurre-aukeraketan izan zen, eta erabateko debuta 2012ko Munduko Txapelketan egin zuen.mixtos en 2012-2013.
BasqueTeam
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.
JJOO