basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
21
otsaila
2014

IMANOL ROJOK EUSKALDUNEN PARTE HARTZEARI AMAIERA EMANGO DIO SOCHIKO NEGUKO OLINPIAR JOKOETAN IRAUPEN-ESKIKO 50 KILOMETROKO PROBAREKIN

Basque Team-en babespean ari den Imanol Rojo iraupen-eskiko kirolariak emango dio amaiera euskaldunen parte hartzeari 50 kilometroko probarekin, Jokoetako azken jardunaldian. Bere lehen Jokoetako azken saioa burutuko du tolosarrak. Erresistentzia eta sufrimendua uztartzen dituen proba gogorra da 50 kilometrokoa, udako Olinpiar Jokoetako maratoiaren baliokidea. Jokoetako itxiera ekitaldiaren aurretik egingo den azken lehiaketariko bat izango da, […]

Basque Team-en babespean ari den Imanol Rojo iraupen-eskiko kirolariak emango dio amaiera euskaldunen parte hartzeari 50 kilometroko probarekin, Jokoetako azken jardunaldian. Bere lehen Jokoetako azken saioa burutuko du tolosarrak.

Erresistentzia eta sufrimendua uztartzen dituen proba gogorra da 50 kilometrokoa, udako Olinpiar Jokoetako maratoiaren baliokidea. Jokoetako itxiera ekitaldiaren aurretik egingo den azken lehiaketariko bat izango da, honen ondoren bobsleigh-ko trineoko finala eta izotz-hockeyko finala baino ez dira geratuko dominak banatzeko.

Imanol Rojo (Tolosa, 1990) bertako 11:00etan aterako da (08:00etan Euskadin), Sochin iraupen-eskiko beste hiru diziplinatan parte hartu eta gero: skiathlon (15 kilometro era klasikoan eta 15 era librean), Sprintean eta 15 kilometroetan. Bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela, eta harez geroztik lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: kadete kategorian, Espainiako txapela 2006-2007an, distantzia luzeko txapela eta bi aldiz Espainiako txapela 2007-2008an; junior kategorian, Espainiako txapelduna izanda bi aldiz eta errelebo mistoetako txapelduna 2008-2009an, eta Nazioarteko Federazioaren lasterketa baten irabazle eta bi aldiz Espainiako txapelduna 2009-2010ean; kirolari senior bezala, Team Sprint-eko Espainiako txapelduna izan zen 2010-2011n, eta ondorengo denboraldian, titulu hori berresteaz gain, errelebo mistoetako garaipena lortu zuen, 2012-2013an berritu zuen berbera. Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetarako aurre-aukeraketan izan zen, eta erabateko debuta 2012ko Munduko Txapelketan egin zuen.mixtos en 2012-2013.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO

IMANOL ROJO