basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
29
maiatza
2013

NACRA 17 KATAMARAN MISTOAN ARO BERRI BATI EKINGO DIO IKER MARTINEZEK TARA PACHECO KANARIARRAREKIN BATERA

Iker Martinez de Lizarduy nabigatzaileak, urtetan Xabi Fernandezekin batera euskal kirolak eman duen bikoterik sarituena  osatu eta gero, aro berri bati ekin berri dio bere kirol ibilbidean: 49er belauntzia alde batera utzi eta katamaran berri batekin jardungo da, eta esanguratsuena, hamar urte baino gehiagoz izan duen estropada kidea Tara Pacheco kanariarrak ordezkatuko du, bien helburua […]

Iker Martinez de Lizarduy nabigatzaileak, urtetan Xabi Fernandezekin batera euskal kirolak eman duen bikoterik sarituena  osatu eta gero, aro berri bati ekin berri dio bere kirol ibilbidean: 49er belauntzia alde batera utzi eta katamaran berri batekin jardungo da, eta esanguratsuena, hamar urte baino gehiagoz izan duen estropada kidea Tara Pacheco kanariarrak ordezkatuko du, bien helburua Nacra 17 tripulazio mistoarekin Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan egotea helburu izango dutelarik.

Bere adierazpenetan diziplina olinpiar berriari ekiteak dakarren aldaketa handia nabarmendu du: “Dena da berria eta diferentea, emakumezko bat dut orain untzi diferente bateko kide, gaur egun dagoen multikaskorik azkarrenean, hartzen duen abiaduragatik kontrolatzeko oso zaila dena” . Kontutan izan behar da Nacra 17a 2011 diseinatu zela eta lehen untziak iaz sartu ziren uretara lehen aldiz. 5,25 metroko luzera dauka, zabaleran 2,59, karbonozko Maptak 9,10 metro neurtzen ditu eta pisua 142 kilokoa.

Edozein modutan berritasunik handiena 14 urtez kide izan duen lagunarekin ez nabigatzea izango da. Berarekin bi olinpiar domina lortu ditu (urrea Atenasen eta zilarra Beijingen), Munduko txapelketak 2002 eta 2004an, Europakoa 2002, 2007 eta 2008an eta ISAF Joko Mundialak 2006an. Ikerren hitzetan “Xabi gabe nabigatzea ez da erraza izaten ari, berarekin ikasi dut nabigatzen eta garaipenak eta porrotak partekatu ditugu, asko botatzen dut faltan baina aldaketa garaia dato eta erronka oso polita da”

Helburua: Munduko 10 onenen artean egotea

Helburuen gainean hitz egiterakoan euskal estropadalariak aipatu duenez “garaipen gosea daukat oraindik eta Tara eta biok lehiakorrak izan gaitezkeela uste dut, ondo prestatu ezkero Munduko txapelketarako prestatu gaitezke, eta zergatik ez, Olinpiar Jokoetarako sailkatzea. Hala ere oso urruti ikusten dugu hori eta nahiago dut horretan ez pentsatzea, helburua lortzeko munduko 10 onenen artean egon beharra daukagu eta gaur egun jomugatik urrun gaude”. Ikerrek ildo beretik jarraituz gaineratu duenez, “urte gogorra izango da hau, trantsizio urtea eta goi mailan egoteko gogor borrokatu beharra daukagu”  

Modalitate aldaketaren inguruan Ikerrek azaldu duenez, “Beijingo Jokoen ostean Nazioarteko Bela Federazioak multikaskoen estropadak kentzea erabaki zuen eta erabaki honek Xabi eta bioi Tornado glasean aritzea galarazi zigun eta gu horretarako ondo prestatuta geunden. Orduan 49er untziarekin jarraitu eta nabigazio ozeaniarrean murgildu ginen; baina orain Nacra 17 kategoria mistoarekin  beste aukera bat sortu da katamaran batean aritzeko eta aprobetxatu nahi izan dut”.

Amerikar Kopa, Munduko itzulia edota Volvo Ocean Race proba entsutetsuak alde batera uztea proba olinpiarraren alde bere alde onak eta txarrak ditu Ikerren ustetan: “Beka edota laguntza lortzeko zure emaitzen baitan zaude baina hau da benetako kirola, garaipena lortzea zailagoa da lehiakideak daudelako. Lehiaketa olinpiarrean murgildu den edonork aukeratzen du Jokoetan aritzea maila eman dezakeela uste duenean. Nik bi domina irabazteko aukera izan dut eta oraindik ere gogo itzela daukat, nahiz eta azken Jokoetan gauzak ez ziren ondo joan” .

Tara Pacheco kanariarrarekin osatu duen bikoteaz azaldu digunez, “katamaranetan esperientziarik gabekoak gara biak, baina noraino iristeko gai garen ikusteko ilusioz gainezka gaude. Katamaran berria da, ez dago aurreko esperientziarik eta hori alde daukagu. Nacra 17ak hartzen duen abiaduran dena zailtzen den arren, egia da nabigatzeko eran 49er untziarekin antza duela aitortu beharra daukat eta hori ere aldeko daukagu”. Tara Pacheko (Las Palmas, 1988) 470 mailan lehiatu da gaur arte eta 2011 Munduko eta Europako txapelketak eskuratu zituen, eta zilarra lortu zuen txapelketa horietan 2009an, Londresko Olinpiar Jokoketan kide izan zuen Berta Betanzosekin batera.

Untzi berrian bakoitzak izango duen lanaren gainean ondorengoa azpimarratu nahi izan du Ikerrek, “untzi berria denez teknika ez da oso ondo ezagutzen, batzuk gizonezkoa jarri dute patroi lanetan eta beste batzuek berri emakumezkoa. Guk uste dugu joera dela gizonezkoa patroi bezela aritzea baina egokitze lan horretan gaude, ni pixkat argaldu beharko naiz eta Tarak berriz pisua eta indarra hartu beharko du”

Mallorkako Palman aritu ziren lehen aldiz estropada ofizialean Iker Martinez eta Tara Pachecho, apirilarn 1etik 8ra bitartean jokatutako Trofeo Princesa Sofía-Mapfre proban. Saioetariko bat hirugarren postuan amaitu zuten eta amaieran sailkapenaren erdialdean amaitu zuten (34 partehartzaileetatik 18. Postuan amaituz).

Etorkizunari begira Ikerrek ez du baztertzen Xabi Fernandezekin osatu duen bikotera itzultzea: “Bikote bezala Munduko itzulia ematea daukagu buruan, baina egun ez da proiektu hauetarako garai egokia. Seguru nago elkarrekin nabigatuko dugula berriz. Lau hilabete luzez Zelanda Berrian egon eta gero astebeterako itzuli da Xabi etxera eta pare bat egun hartu zituen guri bisita egiteko eta gauzak nola doazen bertatik-bertara ikusteko, Tara eta biok laguntzen egon zen entrenatzen genuen bitartean. Beraz, etorkizuean elkarrekin proiketuren bat abiatzen ikusiko gaituzue”

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.