basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
26
urtarrila
2015

Eusko Jaurlaritzak eta Vicomtech-IK4 kirol tradizionalen ikasketarako eta entrenamendurako teknología digitalaren lehen prototipoa aurkeztuko dute bihar Fadurako HTZ instalazioetan

RePlay Europar Batasunak 7. Esparru-Programaren (FP7) barruan bi milioi eurorekin diruz lagundutako ikerketa proiektua da. Proiektu honetan, Irlanda, Espainia, Erresuma Batua, Suitza eta Greziako zortzi erakundetako ikertzaileen lantaldeak parte hartzen ari dira. Zortzi erakunde hauek osatutako partzuergoan, Eusko Jaurlaritzak bazkide gisa dihardu, Vicomtech-Interakzio bisualen eta komunikazioen teknologietarako Zentroa Fundazioa proiektuaren buru delarik. Proiektuak aurrekaririk ez […]

RePlay Europar Batasunak 7. Esparru-Programaren (FP7) barruan bi milioi eurorekin diruz lagundutako ikerketa proiektua da. Proiektu honetan, Irlanda, Espainia, Erresuma Batua, Suitza eta Greziako zortzi erakundetako ikertzaileen lantaldeak parte hartzen ari dira. Zortzi erakunde hauek osatutako partzuergoan, Eusko Jaurlaritzak bazkide gisa dihardu, Vicomtech-Interakzio bisualen eta komunikazioen teknologietarako Zentroa Fundazioa proiektuaren buru delarik.

Proiektuak aurrekaririk ez duen lankidetza sustatu du komunitate zientifikoaren, kirol erakundeen, kultur erakundeen eta kirolarien artean.

Hiru dimentsioko eta kostu txikiko software-plataforma honek kirol bakoitzari dagozkion mugimenduen estiloak eta teknikak aztertzea ahalbidetzen du, Europako kirol tradizionalak ulertu, zaindu, babestu eta sustatzeko asmoz.

Kamera berezien bitartez eta kirolarien gorputzei itsatsitako doitasun handiko mugimendu-sentsoreen laguntzaz, pilotarien, hurling deritzon kirolaren (hockeyaren antzekoa da, hurley izeneko stickak erabiltzen baitira, eta emakumezkoen bertsioa camogie izenaz ezagutzen da) eta futbol gaelikoko (modalitate honetan, eskua erabil daiteke) jokalarien mugimenduak eskaneatu eta grabatu dira, asteazkenean Faduran aurkeztuko den lehen prototipoa garatu ahal izateko.

Asteazken arratsaldetik aurrera, entrenatzaileek, jokalari amateurrek eta neska-mutilek beren trebetasunak kinect kameren aurrean frogatzeko aukera izango dute plataforma testatzeko, eta jasotako feedback-ean oinarrituta, dagozkion doiketak egingo zaizkio azken produktua merkaturatu baino lehen (urtebete barru). Pilotan mugimendu desberdinak eginez grabatuko dira, eta plataformak mugimendu horiek “mugimendu idealarekin” alderatuko ditu, feedback digitala gaineratuz, kuantitatiboa nahiz kualitatiboa.

CONSEJERIA