basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
04
ekaina
2013

ENEKO LLANOS: “URTERO BEZALA HAWAIKO IRONMANA DA HELBURU NAGUSIA”

36 urterekin Eneko Llanos da inoizko euskal triatloilaririk arrakastatsuena eta denboraldi berria emaitza bikainekin hasi du, Hawaiko Ironmaneko azken bi edizioetan proba amaitu gabe etxera itzuli izanak utzitako zapore gazia ahaztuz: “Proba hau da, urtero bezala, nire helburu nagusia” . Basque Team-en babespean ari den triatloilari arabarra gustora azaldu da, “emaitzekin eta batez ere denboraldi […]

36 urterekin Eneko Llanos da inoizko euskal triatloilaririk arrakastatsuena eta denboraldi berria emaitza bikainekin hasi du, Hawaiko Ironmaneko azken bi edizioetan proba amaitu gabe etxera itzuli izanak utzitako zapore gazia ahaztuz: “Proba hau da, urtero bezala, nire helburu nagusia” . Basque Team-en babespean ari den triatloilari arabarra gustora azaldu da, “emaitzekin eta batez ere denboraldi hasierak utzi dicción sentsazioekin”.

Getxoko Heziketa Teknikorako Zentroan (HTZn), Basque Team fundazioaren egoitzan, eginiko adierazpenetan Eneko LLanosek aipatu duenez “bi urtez jarraian proba amaitu gabe itzuli ondoren nire helburu nagusia amaitzea da aurten eta onenekin lehiatu ahal izatea, berriz ere maila gorenean nagoela ikustea”. Gasteiztarrak ez du helburu zehatzeik “maila hain da altua oso zaila dela iragarpenak egitea”

Denboraldia ezinhobeto hasi du LLanosek, Abu Dhabiko Ironmanean hirugarren amaitu zuen, Melbournekoan irabazle suertatu zen eta azkenaldian parte hartu duen 70.3 mailako azken bi probatan (Ironman erdia), Mallorca eta Austrian, hirguarren amaitu du. Zentsu horretan “oso gustora nago denoraldi hasierarekin, ondo bideratuta eta lesiorik gabe dihoa eta” gaineratu du Enekok. Lehendabiziko helburua Hawairako beharrezkoak dituen puntuak lortzea izan da eta “jadanik lortu ditudan 5.085 puntuekin lehendabiziko mozketa hori gainditzeko balio izango dutela uste dut, munduko mailako sailkapeneko lehen 50 triatletekin” azpimarratu du Eneko LLanosek.  

Epe motzeko helburuak “Zarautzko triatloia eta Frankfurteko Europako Txapelketak izango dira, baina beti ere urriaren 12ko hitzorduan, Hawain, ahalik eta sasoikoen egoteko asmoarekin”. Aurreko denboraldiaren inguruan Enekok dio “hobekuntza somatu dut iaz garai honetan nuen sasoi puntuarekin, eta pozik nago horrekin. Gainera emaitzak etorri dira eta horrek sikologikoki asko laguntzen du, batez ere 2012ko denboraldi amaiera kaskarrak desmotibatu ninduelako”.

Denboraldi berriari aurre egiterakoan gasteiztarrak dio “mentalidadea betikoa da, atal guztietan ahalik eta gehien hobetzea, esperientzia pilatu izana ere abantaila da, distantzia luzeetan hainbeste urtetan aritzeak zure burua geroz eta hobeto ezagutzeko aukera ematen dizu”

Eneko Llanos (Gasteiz 1976/11/30) Igeriketan eta duatloian hasi zen eta 16 urterekin jauzia eman zuen triatloira, club SVC Seguridad talde gasteiztarrarekin. 2 aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan (23. izan zen Sidney 2000an eta Atenas 2004an berriz 20. amaitu zuen). Hortik aurrera distantzia luzeetan aritu izan da eta emaitza bikainak lortuta gainera. 2003an Munduko Txapeldun izan zen Ibizan, Hawaiko Ironmanean 5. sailkatu zen bere lehen parte hartzean (2006an), eta bi urte geroago podiumera igo zen bertan bigarren postuan helmugaratuz (guztira zazpi ediziotan hartu du parte). Lanzaroteko Ironmana bi aldiz irabazi du (2007 eta 2010ean), Texasekoa eta Arizonakoa era irabazi ditu (2011an), Mauiko XTerra txapelketako bi edizio ere eskuratu ditu (2003 eta 2009), Abu Dhabiko nazioarteko proba (2010ean) eta Gasteizen jokatutako distantzia luzeko Europako txapelketa eskuratu zuen 2010ean.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.