basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
02
uztaila
2012

TOPAKETAK BASQUE TEAM-EKO OLINPIKOEKIN

Maider Unda borrokalari arabarrak prentsaurrekoa eskainiko du GAUR, 11:30etan, Eusko Jaurlaritzaren Lakuago ekoitzan, Londresen hastekotan diren Olinpiar Jokoetan izango dituen aukerak aztertzeko asmoz. Basque Team-en babespean, Maider izango da estatuko ordezkari bakarra, abuztuaren 9an Excell Venue pabilioian jokatuko den borroka libreko norgehiagokan. Maider Unda (Gasteiz, 1977/07/02) 72 kilotik beherako kategorian lehiatuko da Olinpiar Jokoetan parte […]

Maider Unda borrokalari arabarrak prentsaurrekoa eskainiko du GAUR, 11:30etan, Eusko Jaurlaritzaren Lakuago ekoitzan, Londresen hastekotan diren Olinpiar Jokoetan izango dituen aukerak aztertzeko asmoz. Basque Team-en babespean, Maider izango da estatuko ordezkari bakarra, abuztuaren 9an Excell Venue pabilioian jokatuko den borroka libreko norgehiagokan.

Maider Unda (Gasteiz, 1977/07/02) 72 kilotik beherako kategorian lehiatuko da Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen bigarren aldi honetan. 2008an, meritu handiko 5. postua lortu zuen Beijing-en, diploma olinpiko eta guzti, eta dominaren bat eskuratzeko zorian izan zen (modalitate honetan, hirugarrenari eta laugarrenarik brontzezko domina ematen zaie). Oraingoan, estu-estu ibili da Olinpiar Jokoetarako sailkapenean aurrera egiteko: borrokalari arabarrak olinpiada aurreko hiru hitzorduri aurre egin behar izan zien hiru asteko epean (Bulgarian, Txinan eta Finlandian), baina azkeneko txanpan helburua lortu zuen.

Bilakaera izan da azken ziklo olinpikoan egin duen ibilbidearen alderik aipagarriena. Olinpiar Jokoak bukatu eta urtebete geroago, nazioarteko lehiaketetan izan duen orain arteko emaitzarik onena lortu zuen: brontzezko domina 2009an Hernnig-en (Danimarka) jokatutako Munduko Txapelketan. 2010ean ere, brontzezko domina eskuratu zuen Bakun (Azerbaijan) antolatu zen Europako Txapelketan, bosgarren postua lortuz Errusiako Munduko Txapelketan. Aitzitik, 2011, urtarrilean jasandako “triada” delako (belauneko lotailu gurutzatuaren haustura) lesio larriak jota igaro zuen. Hilabete gogorrak igaro behar izan zituen erabat sendatu eta suspertu arte, betiere Istanbuleko Munduko Txapelketa jokatu eta pasaporte olinpikoa lortzeko asmoz. Susperraldi miragarri haren buruan, garaiz iritsi ahal izan zen Munduko Txapelketa horretan parte hartzeko, baina lehendabiziko saioetan kanporatu zuten. 2012ko martxoan, Belgradon jokatutako Europako Txapelketan brontzezko domina lortu eta berriz ere sasoi betean zegoela frogatu ahal izan zuen.

Londresen, 18 emakumezko borrokalari lehiatuko dira Excell Venue-n, abuztuaren 9an. Maiderrek nazioarteko norgehiagoketan gainditu behar izan dituen ohiko arerioei aurre egin beharko die oraingoan, Bulgaria, Errusia, Austria, Bielorrusia eta Estatu Batuetako ordezkariak tarteko direla. Borrokalari arabarra azken ukituak ematen ari zaizkio bere prestakuntzari, eta ingurunean maila bereko borrokalaririk aurkitu ezinik, bi astetan, Gasteizen trebatu da Ohenewa Akuffo kanadarrarekin batera. Munduko elitean diharduen emakumezko kirolari hau, azken urteotan Maiderren lana babestu duen Basque Team fundazioaren laguntzaz kontratatu da. Heldu den asteburuan, Londreseko norgehiagoka hasi eta hilabete lehenago, Madrilera joango da, Borroka Olinpikoen Espainiako Sari Nagusian parte hartzeko asmoz.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, Skoda, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.