basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
07
apirila
2015

KOREARA ABIATU DA PABLO CARRERA TIRATZAILEA 2016KO RIOKO OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKAPENA LORTZEKO URTEKO LEHEN AUKERA BALIATZEKO ASMOZ

Doitasun-arma motzetan espezialista den Pablo Carrera tiratzailea Changwon (Hego Korea) apirilaren 8tik 16ra bitartean jokatuko den Munduko Kopan parte hartuko du. BASQUE TEAM-en babespean ari den bilbotarrak Rioko 2016ko Jokoetarako txartela lortzeko lehen aukera izango du 2015ean, lehen aldiz Londres 2012ko ekitaldian parte hartu eta gero olinpiar diploma eman zion 6.postuarekin. Koreara abiatu aurretik BASQUE […]

Doitasun-arma motzetan espezialista den Pablo Carrera tiratzailea Changwon (Hego Korea) apirilaren 8tik 16ra bitartean jokatuko den Munduko Kopan parte hartuko du. BASQUE TEAM-en babespean ari den bilbotarrak Rioko 2016ko Jokoetarako txartela lortzeko lehen aukera izango du 2015ean, lehen aldiz Londres 2012ko ekitaldian parte hartu eta gero olinpiar diploma eman zion 6.postuarekin.

Koreara abiatu aurretik BASQUE TEAM-eko egoitzara gerturartu da tiratzailea hurrengo Munduko Kopari begira dituen aurreikuspen eta sentsazioak plazaratzeko, beti ere begi artean hurrengo Olinpiar Jokoetan egoteko helburu zehatzarekin.

Bidaia luzea du aurretik eta zazpi orduko aldea Euskadirekiko, hortaz “lehenik bidaia ikusita egokitzapena izango da garrantzitsuena, ordu aldaketa, janaria, baina betiko helburua finaletan sartzea izango da beti bezala bi modalitateetan. Hortik aurrera dominaren bat lortzeko aukera eta olinpiar sailkapena lortzerik balego aukera baliatu beharko nituzke”. Normalean aritzen den bi modalitateetan lehiatuko da bertan, 50 metroko pistola librean (apirilaren 11an, larunbatez) eta aire konprimituko 10 metrokoan (apirilaren 12an, igandez).

Modalitate bakoitzean hiruna olinpiar sailkapen izango dira jokoan Changwon, batean lortuta bigarrenerako ere emango liokeen arren. Bigarren aldiz Jokoetan egon nahi du bilbotarrak 2012an Londresen lehiatu ostean, bertan lortutako 6.postuari esker olinpiar diploma lortu zuen 10 metrokoan eta 22.postua 50 metroko saioan. Azken urteeetan kirol ibilbide oparoa izan du Carrerak, 2012an Finlandiako Veirumaki hirian Europako txapelketa eskuratuz (10 metrokoan); brontzezko domina 2013koan Odensen (Danimarka) modalitate berean; edota iaz lortutako hiru dominak (Urrea, zilarra eta brontzea) Munduko Kopako hainbat probatan.
Carrerarentzat Riorako txartela ahalik eta azkarren lortzea izango litzateke egokiena, “Azerbaiango Munduko txapelketa saiestuko nuke horrela, udan jokatzen da eta muturreko tenperaturekin, eta horrek denboraldia laburtzeko aukera emango lidake eta era berean atsedena hartzeko aukera, olinpiar urtea lasaiago hasiz”. Baikor azaldu da tiratzaile bilbotarra Jokoetan izateko aukeren inguruan, “saiatua izanez eta ohiko puntuazioetan egonda ez nuke arazorik eduki behar sailkapena lehenago edo beranduago lortzeko”

Nazioarte mailako lehiaketei begira orain arte lortutako emaitzak bermea dira euskal kirolariarentzat: “Munduko Kopatan lortu ditudan lau dominak oso garrantzitsuak izan dira, eskuratutako markak ere, berriz ere aireko Espainiako errekorra ondu baitut eta horren ondorioz arerioak ere ikusten dute finaletan sartzen naizela, egonkorrago ari naizen neurrian kontutan hartzen naute”. Hain zuzen ere finaletan izandako araudiaren azken aldaketek erabat aldatu dituzte txapelketak: “Entrenatu beharreko nahiko sistema diferentea da, lehen finalera puntu pilaketarekin iristen ginenz baina orain hutsetik hasten gara tiratzaile guztiak finalean. Zortzigarren tirotik aurrera kanporatzeak datoz eta orduan presioa guztioi heltzen zaigu, sailkapenean lortutako emaitzei erreparatu gabe”

Los resultados avalan una trayectoria que le ha aportado confianza de cara a la competición internacional: “Las cuatro medallas en pruebas de la Copa del Mundo han sido importantes, así como las marcas conseguidas, ya que de nuevo he batido el récord de España de aire, así que ves cómo tus rivales notan que te vas asentando y metiéndote en finales, y te van teniendo en cuenta”. Unas finales que, en todo caso, han cambiado sustancialmente con la última modificación del reglamento: “Es un sistema bastante diferente que hay que entrenar, porque anteriormente se llegaba a la última prueba con un balance de puntos, y ahora los finalistas parten de cero, y a partir del octavo disparo comienzan las descalificaciones, de manera que la presión es para todos, independientemente de los resultados obtenidos en las clasificatorias”.

Pablo Carrera (Bilbo, 1986/8/2) izan zen 2012ko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen lehen kirolari euskalduna, 2011ko maiatzean Fort Benningo (AEBak) Munduko Kopan. Doitasuneko olinpiar tiroko bi modalitatetan lehiatzen da. 10 metroko airekoan (zutik 4,5 mmko kalibredun aire konprimituko armarekin 10×10 zmko ituari tiro egin beharra dago. Tiratzaileek ordu eta 45 minutu dituzte nahi beste jaurtiketa egiteko eta ondorengo 60 tiroak dira puntuagarriak). Bigarren modalitatea 50 metroko pistola librekoa da, bertan 22LR munizioa erabiltzen da, 50 metrora dagoen 50×50 zmko ituna tirokatuz. Bi ordu ditu tiratzaileak puntuagarriak diren 60 tiroak egiteko. 2006a ezkeroztik nazioarte mailako lehiaketetan ari da Pablo Carrera eta bere gaztetasuna nabarmena da tiroan, goi mailan aritzen diren kirolarien bataz besteko adina 30 urtekoa izanda.

BasqueTeam


Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. 
Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusiena da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.