basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
22
martxoa
2013

LUCAS EGUIBAR RIDER DONOSTIARRAK AMAIERA BIKAINA EMAN DIO DENBORALDIARI SIERRA NEVADAN SNOWBOARDCROSS MAILAKO MUNDUKO KOPAKO FINALEAN SEIGARREN POSTUA LORTUZ

Soilik 19 urte dituen gipuzkoar kirolari gazteak ezin izan du podiumarekin borobildu aurtengo denboraldia Sierra Nevadan. Jardunaldia ezinhobeto hasi du, Eguibarrek aise irabazi baititu kanporaketa guztiak. Finalean berriz, eta munduko mailako rider-en aurrean, donostiarrak ezin izan du erorikoa saiestu eta horren ondorioz ez du aukerarik izan helmugan. Eguibar seigarren izan da azkenean eta proba Pierre […]

Soilik 19 urte dituen gipuzkoar kirolari gazteak ezin izan du podiumarekin borobildu aurtengo denboraldia Sierra Nevadan. Jardunaldia ezinhobeto hasi du, Eguibarrek aise irabazi baititu kanporaketa guztiak. Finalean berriz, eta munduko mailako rider-en aurrean, donostiarrak ezin izan du erorikoa saiestu eta horren ondorioz ez du aukerarik izan helmugan. Eguibar seigarren izan da azkenean eta proba Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du.

Azken jeitsiera amaitu eta berehala, Basque Team-i egindako adierazpenetan, Eguibar pozik azaldu da emaitzarekin, baina jakitun podiumean sartzeko aukerak izan dituela. Munduko junior txapeldunaren hitzetan, “erori naizen arren balorazioa positiboa behar du izan, ez soilik gaurko probagatik, baizik eta burutu dugun denboraldia kontutan hartuta”. Hurrengo urtean Sochi 2014ko Jokoetan egoteko aukeraren inguruan ere mintzatu da, honakoa gaineratuz: “Arlo fisikoa indartu beharra daukagu onenekin lehiatzeko, baina lehenik eta behin sailkapena lortu beharra dago. Joateko esperantza badut, baina ez dago ziurtatuta. Egotearekin nere buruarekin harro egongo nintzateke”.