basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
15
abuztua
2013

BIRRITAN OLINPIAR DOMINA LORTUTAKO XABI FERNANDEZ BASQUE TEAMEKO KIROLARIAK LARUNBATETIK AURRERA HARTUKO DU PARTE LOUIS VUITTON KOPAKO FINALEAN LUNA ROSSA UNTZIKO TRIPULAZIOAREKIN


Xabi Fernandezek datorren larunbatean Luis Vuitton Kopako finala jokatzeko txartela lortu du Luna Rossa untziarekin eta euskaldunak adierazi duenez “orain arte egindako lanarekin oso pozik azaldu da” eta txapelketa irabazi eta Amerika Kopa eskuratzeko aukera urrun dagoen arren, Basque Teameko dominadun olinpiarrak taldera nola egokitu den nabarmendu nahi izan du eta bereziki nola moldatu den […]

Xabi Fernandezek datorren larunbatean Luis Vuitton Kopako finala jokatzeko txartela lortu du Luna Rossa untziarekin eta euskaldunak adierazi duenez “orain arte egindako lanarekin oso pozik azaldu da” eta txapelketa irabazi eta Amerika Kopa eskuratzeko aukera urrun dagoen arren, Basque Teameko dominadun olinpiarrak taldera nola egokitu den nabarmendu nahi izan du eta bereziki nola moldatu den untzi berriak dituen ezaugarrietara, alegia AC72ak dituen berezitasunetara.



AC72 katamarana txapelketarako diseinatu dute bereziki eta aurretik Luna Rossak erabilitako AC45arekin aldaketa nabarmenak izan ditu. “Hain berritzailea eta potentea den barku honek, 40 edo 45 itsas korapilak hartzea ahalbidetzen duena 18 itsas korapiloko haizearekin eta 40 metroko hegal tinkoa duena (hegazkin komertzial askok dutena baino handiagoa eta AC45 untziak duen bikoitza) tripulazio guztiari “ikasketa prozesu luze bat eskatu digu”, eta gainera “barkua eraikitzerakoan izandako atzerapenak oso denbora gutxi utzi digu”.

Berrikuntza hauetara egokitu eta konpetizio maila eskuratzeko taldeak urte eskas bat izan du, Zelanda Berria eta San Francisco artean eman dutena. Hiri estatubatuarrak hartuko du larunbatetik aurrera Louis Vuitton Koparen azken lehia eta irailean Amerika Kopako 34.edizioa.



”Egunero ikasten dugun arren oso maila altua lortu dugu”, adierazi du estropadalari euskaldunak, Xabi bela tinkoko trimmer postuan aritzen delarik. “Kontrakoa dirudien arren bela hau erabiltzea ez da AC45arena baino askoz zailagoa, haizearen indarra egokitzeko aukera ematen duten kontrol hidrauliko asko dituen arren”, laburbildu du ibarrakoak. 




Louis Vuitton Kopako azken lau edizioetatik -2010ean ez zen jokatu- Luna Rossa hirutan egon da finalean, horietako bat irabazi eta beste bietan galtzailea izan delarik. Aurtengo edizioko finalean Team New Zealand boteretsua mendean hartzeko aukeren inguruan (hamairu “match-etatik” onena gailentzen da) eta ondorioz Oracleren aurka Amerika Kopako finalean lehiatzeko aukera emango liokeena, Xabik arerioaren ibilbide ona goraipatu du eta orain arteko “marka onei” esker kanporaketa guztietan nagusitu dela ere azpimarratu du.