basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
28
otsaila
2013

EFRÉN VÁZQUEZ: “MAHINDRA TALDEAREKIN HASIKO DUDAN DENBORALDI BERRIA PILOTU PROFESIONAL BEZALA INOIZ IZAN DUDAN AUKERARIK GARBIENA DA”

Itxaropensu agertu da Efren Vazquez pilotu bizkaitarra Moto3 mailako Munduko txapelketa hastear dela. Aurten Mahindra fabrikatzaile indiarrarekin korrituko du Efrenek eta amaitu berri ditu denboraldiko lehen entrenamendu saioak moto berriarekin. Azken urteetan babestu duen Basque Team fundaziora egin du bisita gaur eta berarekin denboraldi berrIaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu bertan. “Pilotu profesional bezala […]

Itxaropensu agertu da Efren Vazquez pilotu bizkaitarra Moto3 mailako Munduko txapelketa hastear dela. Aurten Mahindra fabrikatzaile indiarrarekin korrituko du Efrenek eta amaitu berri ditu denboraldiko lehen entrenamendu saioak moto berriarekin. Azken urteetan babestu duen Basque Team fundaziora egin du bisita gaur eta berarekin denboraldi berrIaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu bertan.

“Pilotu profesional bezala izan dudan aukerarik garbiena eskaini dit Mahindra fabrikatzaileak” esan du Efrenek eta talde berriarekin oso gustora azaldu da: “Taldea oso lehiakorra da, mekanikarien artean guztiak izan dira Munduko txapeldun mailaren batean eta nire taldekidea oso gaztea eta azkarra da”.

Gaur arte egindako entrenamenduen gainean Errekaldekoaren hitzetan “ondo joan dira, sorpresa izan da guretzat eta helburuak aldatzera eraman gaitu, fabrikarekin oso harreman zuzena daukagu eta azkarra gainera, bi moto baino ez dituzte eta Munduko txapelketan”. Bizkaitarrak gaineratu duenez “8 orduko testa burutu dut haizearen tunelean, nire pisua motorraren gainean behar bezala orekatzeko azterketa egin dugu hiru dimentsiotan eta nire ezaugarri fisikoetara moldatzeko laburragoa egin didate motorra; gauza txikiak dira baina garrantzitsuak, Moto GP mailan gutxik dute aukera hori”.

Motoziklismoko Mundialean parte hartuko duen euskal pilotu bakarrak aipatu duenez “Mahindrak ilusioa itzuli dit” eta gaineratu duenez “atzetik ditudan guztiei proiektu berri honetan konfidantza izan dezatela eskatu nahi diet, nik dudan adina, dagokigun lekura eramango gaituelakoan nago eta, orain bi denboraldi bizi izan genituen poztasunetara”.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, Skoda, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.