basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
19
martxoa
2014

TALDEA ETA MOTOA ESTREINATUKO DITU EFREN VAZQUEZEK IGANDE HONETAN QATARGO LOSAILEKO ZIRKUITUAN

Martxoaren 23an, igandean, ekingo zaio Qatargo Losaileko zirkuituan Motoziklismoko Mundialari. Proba berezia izango da Efren Vazquez gidari bizkaitarrarentzat, debuta egingo baitu Saxoprint Racing Team Germany taldearekin Moto3 mailan iazko urrian alemaniarrekin fitxatu ondoren. “Oso prestaketa zorrotza egin dugu neguan eta denboraldian zehar motoaren ezaugarriak hobetzen doazen heinean aukerak izango ditugu podiumean egoteko”, adierazi du ilusioz […]

Martxoaren 23an, igandean, ekingo zaio Qatargo Losaileko zirkuituan Motoziklismoko Mundialari. Proba berezia izango da Efren Vazquez gidari bizkaitarrarentzat, debuta egingo baitu Saxoprint Racing Team Germany taldearekin Moto3 mailan iazko urrian alemaniarrekin fitxatu ondoren. “Oso prestaketa zorrotza egin dugu neguan eta denboraldian zehar motoaren ezaugarriak hobetzen doazen heinean aukerak izango ditugu podiumean egoteko”, adierazi du ilusioz gainezka Basque Team-eko gidariak bere zortzigarren mundialaren atarian.  

Honda NSF250R-a eramango du talde berrian, japoniarrek errepide gainean jarriko duten sei moto berrietatik bat. Hauxe izan da, hain zuzen ere, Mahindra etxea uzteko izan duen arrazoietako bat bertan “oso gustora egon arren”. “Era profesionalizatuan motoaren garapenean lan egiteko parada da, lehen aldiz maila txikian talde ofizial bezala sartuko den fabrikatzaile batekin”, dio bizkaitarrak. “Taldeko burua, Dirk Heildolf, nire arerioa izan zen. Lan egiteko era oso militarra da, oso alemaniarra, eta urteek ematen duten esperientziarekin uztartuta ondo etorriko zaigu batez ere oraindik jendea esnatu gabe azaltzen den lehen saiorako” .
Dena dela gidari euskaldunak aitortzen du “momentuz, lehen hamar sailkatuen artean egotearekin nahikoa duela” , fisikoki eta mentalki podiumean egoteko sasoian egon arren ez baitakigu motorrak nola erantzungo duen eta talde-lanean ere asko dugu egiteke aurretik”

Sasoiko iristeko Efrenek umoretsu adierazi du “gose handiko negua” pasa duela. Kirolariak zazpi kilo galdu ditu taldeak hala eskatuta,  maila horretan parte hartzeko gutxieneko pisua 148 kilokoa da gidaria eta motoa elkartuta. “Oso moto arinak dira, potentzia gutxikoak. Oso jende gaztea lehiatuko da aurten eta ni izango naiz guztien “aitona” , adierazi du Efrenek. Euskaldunak abiatuko den denboraldian eta hurrengoan izango du aukera maila txikian parte hartzeko.

Kirol-ibilbidea
Seigarren Mundiala izango du Efrenek (Bilbo, 1986) igandean abiatuko dena. Gaur arte lau aldiz igo da podiumera parte hartu duen 100 sari nagusietan, horietako bat igandeko Qatargo zirkuitua. 2012an bigarren izan en bertan, hirugarren San Marino neta 2011an hirugarren izan zen Le Mansen eta San Marinon.

Sailkapenik onena 2010eko 125 zentimetro kubikotako Mundialean eskuratu zuen bostgarren amaituz. 2011an zazpigarren eta 2012an hamargarren, ordurako Moto3 mailan. 2013an Mahindra etxearekin bederatzigarren postuan amaitu zuen Mundiala. Herri Torronteguirekin eman zituen lehen urratsak gidari bizkaitarrak eta 2008an Espainiako txapeldun bilakatu zuen, 2012an bi denborako motorretatik laukoetara jauzia emanez.