basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
07
urtarrila
2014

BI EUSKAL KIROLARI NEGUKO JOKOETARAKO SAILKATUTA DAUDE JADA, BESTE BIK SAILKAPENA JOKOAN IZANGO DUTE URTARRILEAN ZEHAR ETA JON SANTACANA PARALINPIARRAREN PARTE HARTZEA LESIOAREN ERREKUPERAZIOAREN BAITAN EGONGO DA

Hilabete bat baino ez da falta Sochin (Errusian), otsailaren 7a eta 23a bitartean neguko Olinpiar Jokoak ospatzeko eta euskal ordezkaritzak hiru kirolari sailkatuta ditu jada bertan lehiatzeko (horietako bat lesio batetik noiz sendatuko den zain). Beste bik berriz lehian izango dute sailkapena urtarrilean zehar izango dituzten txapelketetan.  Bost kirolari gipuzkoar dira guztira: Paul De la […]

Hilabete bat baino ez da falta Sochin (Errusian), otsailaren 7a eta 23a bitartean neguko Olinpiar Jokoak ospatzeko eta euskal ordezkaritzak hiru kirolari sailkatuta ditu jada bertan lehiatzeko (horietako bat lesio batetik noiz sendatuko den zain). Beste bik berriz lehian izango dute sailkapena urtarrilean zehar izango dituzten txapelketetan.  Bost kirolari gipuzkoar dira guztira: Paul De la Cuesta eskiatzailea eta Lucas Eguibar “boarder-a”, hauek txartela lortu dute dagoeneko; Jon Santacana eskiatzaile paralinpiarra, orpazurda hautsi eta gero errekuperazio lanetan ari dena, eta Joseba eta Imanol Rojo anaiak, iraupen-eskian sailkatzeko dituzten aukerak urtarrilean zehar argituko dituztenak.

Paul De la Cuesta (Donostia, 1988/11/28) Sochi 2014rako sailkapena lortu du jada eta bertan honako proba hauetan parte hartu dezake; Jeitsiera (2/9), Super Konbinatua (2/14), Super Erraldoia (2/16) eta Erraldoia (2/19). 2010ean Vancouverreko neguko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte donostiarrak, bertan 32. Amaitu zuen Eslalomean, 35. Super Erraldoian eta 51. Jeitsieran. Azken urtean, 2013ko Munduko txapelketan inoizko emaitzarik onenak lortu zituen Austriako Schaldming eski estazioan, 18. amaitu zuen Super Konbinatuan, 33. Jeitsieran eta 37. Super Erraldoian.

Lucas Eguibar (Donostia, 1994/02/09) Sochirako sailkapena lortu du jada eta bertan SBX (Snowboardcross)  proban hartuko du parte lehen aldiz Jokoetan. 2012/2013 denboraldia izan zuen aurrenekoa senior mailan eta emaitza nabarmenak lortuz gainera (6. izan zen Sierra Nevadan eta 3. Suitzako Arosan). 2012an Munduko junior txapelduna bilakatu zen Erzurumen (Turkia) eta bere kirol-ibilbidean zenbait garaipen ere lortu ditu Europa Cup txapelketan. Hurrengo egunetan, urtarrilaren 9tik 12ra bitartean, Vallnordeko Munduko Kopan arituko da Andorran, Jokoen aurretik egingo den goi mailako azken lehiaketariko baten parte hartuz.

Jon Santacana (Donostia, 1980/11/1) Pasa den irailean Australian entrenatzen ari zela Akilesen tendoia hautsi eta gero errekuperazio lanetan ari da gaur egun. Sendatu ezkero Sochiko 2014ko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko litzateke bere laugarren parte hartzean, Salt Lake City (2002), Turin (2006) eta Vancouverren (2010) egon eta gero. Guztira 6 domina lortu ditu eskiatzaile paralinpiarrak, hiru 2002an eta beste hiru 2010ean. Bere kirol-lorpenen artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak pilatu ditu era berean Munduko Kopatan, Munduko txapelketetan eta Europakoetan. B2 mailako ikusmen-urritasuna du Jonek eta 2012/2013an bere ibilbideko oparoenetarikoa izan du Miguel Galindo bere gidarekin batera. Elkarrekin urrezko hiru domina eskuratu zituzten Munduko Txapelketan eta horrez gain Munduko Kopako eta Europako Kopako sailkapen orokorra. Sochiko Joko Paralinpiarretako probak martxoaren 8tik 15era bitartean ospatuko dira.

Bien bitartean Joseba eta Imanol Rojo anai tolosarrek lehian jarraitzen dute, Javier Gutierrez kantabriarrarekin batera, fondo eskian eskura izan dezaketen postu baten bila. Estatuko eskiatzaileek hurrengo probatan lortzen dituzten emaitzen arabera erabakiko da guztia urtarrilaren amaierarako.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

Lucas Egibar
Jon Santacana