basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
20
maiatza
2015

PRENTSAURREKOA: AITOR OROZAK, INOIZKO EUSKAL TXIRRINDULARI PARALINPIAR SARITUENAK, AGUR ESANGO DIO BERE KIROL IBILBIDEARI

Inoizko euskal txirrindulari paralinpiar sarituenak, Aitor Orozak, agur esango dio kirol lehiaketari BASQUE TEAM-ek Faduran (Getxon) duen egoitzan bihar egingo den ekitaldian. 38 urterekin erretiroa hartzea erabaki du bilbotarrak 16 urtez txirrindularitza egokituan aritu eta kirol lorpen zabala bildu ondoren. Garun-paralisi zorrotzak jota Aitorrek 18 urte zituela ekin zion kirola egiteari eta 1999an, 23 urterekin, […]

Inoizko euskal txirrindulari paralinpiar sarituenak, Aitor Orozak, agur esango dio kirol lehiaketari BASQUE TEAM-ek Faduran (Getxon) duen egoitzan bihar egingo den ekitaldian. 38 urterekin erretiroa hartzea erabaki du bilbotarrak 16 urtez txirrindularitza egokituan aritu eta kirol lorpen zabala bildu ondoren.

Garun-paralisi zorrotzak jota Aitorrek 18 urte zituela ekin zion kirola egiteari eta 1999an, 23 urterekin, txirrindularitzan sartu zen bete-betean egokitutako trizikloa eramanez (T1 olinpiar maila). Hiru urte soilik behar izan zituen Orozak maila gorenera iristeko, Alemaniako Altenstadt hirian jokatutako Munduko txapelketan zilarrezko bi domina eskuratu baitzituen, errepideko eta erjojupeko probatan.

Bere azken lorpenak ere nabarmenak izan diren arren- urrezko bi domina (errepidean eta erlojupekoan) Kanadako 2013ko Munduko txapelketan – BASQUE TEAM-eko kirolariak ibilbide arrakastatsua burutu du urte hauetan; bi aldiz hartu du parte Paralinpiar Jokoetan (Beijing 2008 eta Londres 2012an), zazpi Munduko txapelketa eta europar txapelketa batean, estatuko hainbat txapelketatan eta horrez gain Munduko Kopako probatan.  

11 urteko ibilbide oparo honetan Aitorrek bederatzi domina bildu ditu Mundialetan, zazpi europar txapelketetan, eta olinpiar diploma Beijing 2008an. Espainiako txapelketetan 28 domina eskuratu ditu.