ekaina
2014
BASQUE TEAM-EK GOI MAILAKO 61 KIROLARIRI EMANGO DIE BEKA AURTEN, IAZ BAINO HAMAR GEHIAGORI
Fundacion Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatuak 77 beka ematea onartu du 2014an, horretarako 867.5000 euroko diru-kopurua bideratuz. Basque Team-ek aurten lagunduko duen kirolari taldea 51tik 61era pasa da eta hauekin batera hamabi entrenatzailek eta lau taldek jasoko dute beka. 22 kirol diziplina hartuko ditu bere baitan Basque Team-ek, iaz baino bat gehiago. 61 aukeratuen artean 33 […]
Fundacion Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatuak 77 beka ematea onartu du 2014an, horretarako 867.5000 euroko diru-kopurua bideratuz. Basque Team-ek aurten lagunduko duen kirolari taldea 51tik 61era pasa da eta hauekin batera hamabi entrenatzailek eta lau taldek jasoko dute beka. 22 kirol diziplina hartuko ditu bere baitan Basque Team-ek, iaz baino bat gehiago.
61 aukeratuen artean 33 dira gizonezkoak eta 28 emakumezkoak. Lurralde Historikoei dagokienez 37 Gipuzkoan federatuak daude, 17 Bizkaian eta 7 Araban. Adinari erreparatuta Mikel Odriozola eta Asier Cuevas atletak dira nagusienak 41 urterekin eta Begoña Lazkano piraguista, Ander Romarate igerilaria, Lucas Egubiar snowboarder-a eta Mirene Etxeberia arku tiratzailea izango lirateke gazteenak, guztiek 20 urte dituztela. Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan bederatzi dominadun daude aukeratuen artean: Maider Unda (borroka librea), Maialen Chourraut (piraguismo slalom), Eli Pinedo (eskubaloia), Patricia Elorza (eskubaloia), Leire Olaberria (pistako txirrindularitza), Asier Maeztu (pistako txirrindularitza), Iker Martinez (Bela), Jon Santacana (eski egokitua) eta Richard Oribe (igeriketa egokitua).
61 kirolari biltzen dituen deialdian zortzi dira kirolari paralinpiarrak: Asier Garcia (saskibaloia), Aitor Oroza (txirrindularitza), Jon Santacana (eskia), Urko Egea eta Aitor Puertas (snowboarda), Iker Sastre (mahai tenisa) eta Richard Oribe eta Ander Romarate igerilariak.
2011an munduko txapelduna izandako Eunate Aguirreren agurrarekin kirol zerrendatik kanpo geratu da bodyboard-a eta beste bi diziplina berri hartuko ditu aurten bere baitan fundazioak; egokitutako mahai tenisa Iker Sastrek jasoko duen bekaren ondorioz eta emakumezkoen futbola Athletikeko bost jokalariei esker: Elisabeth Ibarra, Irene Paredes, Leire Landa, Erika Vazquez eta Ainhoa Tirapu. Bekadun gehien dituen kirola bilakatu da piraguismoa hainbat modalitatetan (hamar kirolari eta entrenatzaile bat), honen atzetik belar hockeya (sei kirolari), eta txirrindularitza (sei kirolari eta bi entrenatzaile).
Hamabi entrenatzaileri emango die laguntza era berean Fundazioak: Javier Aymerichi, Richard Oriberen entrenatzailea; Luis Crespori, Maider Undaren entrenatzailea; Jon Esturori, Mikel Odriozola ibiltariaren entrenatzailea; Jose Antonio Garcia Feijoori, Nora Aida Bicet xabalina jaurtitzailearen prestatzailea; Mikel Guineari, Aitor Oroza txirrindulariaren entrenatzailea; Eduardo Lopezi (Ander Romarate, igeriketa) ; Arturo Magdalenori (Elaia Torrontegui, taekwondoa) ; Iñigo Mujikari (Ainhoa Murua, triatloia) ; Santiago Perezi (Asier Maeztu, txirrindularitza) ; Joseba Saiesi (Ekaitz Saies, piraguismoa) ; Ciro Tobari (Gurutze Frades, triatloia) eta Tatsumi Uematsuri, Kiyoshi Uematsu judokaren prestatzaileari.
Nukleoak
Zerrendari amaiera ematen diote zenbait taldek. Horien artean belar hockeyko Reala, barkako sei bekadun dituen taldeak eta azken urteetan Ligako titulua eta azpititulua eskuratu dituenak; liga irabazi berri duen Bera Bera eskubaloi taldea (Eli Pinedo eta Patricia Elorza bekadunen taldea); txirrindularitzako Eustrak Euskadi taldea (Hodei Mazkiaran, Unai Elorriaga eta Tania Calvoren taldea) eta slalom erako piraguismo taldea (Ander Elosegi, Jon Ergüin, Maialen Chourraut, Samuel Hernanz, Irati Goikoetxea eta Joan Crespo bere baitan hartzen dituen lan-taldea).
Goi mailako kirola sustatzea eta jarduera mantentzea da beka hauen helburua eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak goi mailako lehiaketak babestearen aldeko apustu irmoa azaldu nahi du laguntza hauen bitartez, krisiak eta murrizketek agintzen duten testuinguruan. Profesionala ez den goi mailako kirolera zuzendatuta daude laguntzak, bereziki diziplina olinpiar eta paralinpiarrei.
Goi mailako euskal kirola sustatu eta zabaltzea du helburu Fundacion Euskadi Kirola Fundazioak (Basque Team), goi mailako kirol lehiaketetan euskal ordezkaritza ahalik eta zabalena ahalbidetzeko eta era berean euskal kirolariek aipatutako lehiaketetan emaitza bikainak lortu ditzaten.