
Xedea, ikuspena eta baloreak
Xedea
BASQUETEAM irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere interes orokorreko xedea da ez-profesionala, goi mailakoa eta goi errendimendukoa den euskal kirola sustatzea Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak onartutako modalitate guztietan. Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, euskal kirolarien parte hartze handiagoa lortu nahi du goi-lehiaketazko kirolean, eta kirol emaitzak hobetu lehiaketa horietan.
Baloreak
Honako balore hauetan oinarritzen da gure jarduera:
- Objektibotasuna: Kirolariak eta kirol proiektuak hautatu eta laguntzen ditugu, egiaztatutako eta benetako kirol balioari jarraituz (kirol emaitzak), subjektibotasunak, aurreiritziak eta adiskidekeriak saihestuz.
- Zerbitzurako bokazioa: Kirolaria(k) eta haren beharrak kirol errendimenduari bideratuta, horiek dira gure arretaren eta gure zerbitzuen helburu.
- Bikaintasun teknikoa: Basqueteam-ek ematen dituen zerbitzuak bat datoz zientziak arlo bakoitzean duen azken egoerarekin, eta Basqueteam bikaintasunaren bila ari da zerbitzu horiek kudeatzean eta hornitzean.
- Kaudimena: Basqueteam-ek erakunde kaudimenduna izan nahi du, ahalik eta kirolari nahiz proiektu gehienez arduratzeko.
- Gardentasuna: Basqueteam-ek bere jardueraren berri ematen die interesatuei eta gizarteari, herritarrek begi onez ikus dezaten eta laguntzeko prest egon daitezen.
Ikuspena
BASQUETEAMen asmoa da erakunde eraginkorra dela eta profesional adituek osatua dagoela ikustea, kirolari ez-profesional eta egoki guztiek goi mailako kirol lehiaketan parte har dezaten bermatzeko behar dituzten laguntza tekniko, biomediko, ekonomiko nahiz materialak emateko gaitasuna duena. Eta gizarteak atseginez eta harrotasunez ikusi behar du euskal kirola sustatzeko jarduera hau, horrela, erakunde publiko zein pribatuak laguntzeko eta finantzatzeko prest egongo dira.



