Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
Gurutze 4
lotutako albisteak
abuztua
2018 Atletismoa
Arantza Moreno xabalina jaurtitzaileari egindako elkarrizketa Europako txapelketan parte hartu aurretik
Arantza Moreno xabalina jaurtitzaileari maila absolutuko Europako txapelketan lehiatu aurretik. Arantzak bi aldiz gainditu du aurtengo denboraldian 59 metroko muga eta hiri alemanean ere erregulartasun horrekin jarraitzea espero du.
Tania Calvok hamaikagarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako Madison proba
Tania Calvok bere azken proba burutu du gaur Municheko Europako Txapelketan. Orokorrean ez du sentsazio onik aurkitu Messe Münchenen, euskal txirrindularientzako ustekabez beteta egon den belodromoan. Taniak Eukene Larrarterekin batera korritu behar zuen Madison proba, baina tolosarrak lasterketa utzi behar izan zuen kanporatze proban erorikoa izan ondoren. Bere ordez Eva Anguela sartu da. Taniak omniuma […]
Hirutik hiru Tania Calvorentzat Apeldoornen jokatutako Munduko Kopan
Basque Teameko Tania Calvo pistako txirrindulariak hiru probatan parte hartu du eta hiruretan dominaren bat eskuratu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena lortu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra banakako abiaduran eta brontzea 500 metroko lasterketan. Horrez gain, gaur jokatutako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadurako sailkapenean.