Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
14 azaroa 201514 azaroa 2015
IronMan Malaysia (Lehiaketa)
Gurutze Fradesek helburu finko bat dauka: 2016ko IronMan World Championship-ean Pro-Elite bezala parte hartzea Hawaiin. Helburu lortzeko puntuak metatu behar ditu. Hurrengo geltokia: Malaysia.
Gurutze Frades bigarren sailkatu da Malaysiako Iron Man proban. Basque Teameko triatletak eginiko lanean korrikako saioa izan da nabarmenena, partzial onena egin du emakumezkoetan (3:15:02), 9.onena gizonezkoak ere aintzat hartuta. Lasterketa borobila osatu du orotara, bere neurria ondo ezagututa eta Langkawiko berora eta hezetasunera primeran egokituta zegoela erakutsiz: uretatik 18. irten da, bizikleta saioan 8. […]
Gurutze Fradesek Malaysia IronMan-eanparte hartuko du larunbat honetan, hilak 14. Langkawin egingo da proba, toki zoragarria baina aldi berean distantzia luzeko triatloi bat (3’8km igerian + 180km bizikleta + Maratoia korrika) egiteko baldintza oso gogorrak eskaintzen dituena: hezetasun eta bero handia. Zalantzarik gabe, IronMan frankiziaren zirkuituko triatloirik gogorrenetakoa da Malaysiakoa. Top5 barruan sailkatzea sekulako lorpena […]