basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Rakel Mateo

Triatloia
Kirola Triatloia

Bio

Kirolari balioaniztuna da Rakel Mateo. Lan istripu batek ezker zangoan eragindako lesio batek mugikortasuna murriztu zion, baina horrek suspertu egin zuen bere ibilbidea eta ordutik bere maila igoz joan da. Txirrindularitzan hasitako bideak goia jo du triatloiaren munduan.

Izan ere, orain urte batzuk halako zerbait pentsaezina zuen Mateok. Ez zen kirolari emana bizi, baina 2010ean Saiatuz fundazioaren bidez bizikletan ibiltzeari ekin zion, eta horretan aritu zen 2014. urtera arte. Aldi horretan zenbait garaipen eskuratu zituen mungiarrak; tartean, zilarrezko dominak eskuratu zituen errepideko eta erlojupeko Espainiako txapelketetan (2014), eta bosgarren izan zen erlojupekoko Munduko Txapelketan, errepidekoan laugarren izan zen artean.

Alabaina, bere ibilbidean beste urrats bat egitea erabaki zuen orduan. Lasterka egitera igaro zen estreina, eta igerian hasi zen gero. Hala, triatloian proba egin zuen, eta ordutik hona garaipenen zerrenda gizentzen aritu da. PT2 mailan lehiatuta, duatloiko Espainiako eta Munduko Txapelketak irabazi zituen aurrena (2014), eta urte berean Espainiako txapelketa ere lortu zuen triatloian, ITU Munduko Serieetako triatloi proba bat irabazteaz gain.

Maila horretako probetan sakontzen segi zuen hurrengo urtean, Buffalo Cityn (Hegoafrika) garaipena berriztuz, eta Sunshine Coasten (Australia) bigarren postuan erdietsiz eta Madrilen, Yokohaman (Japonia) eta Genevan (Suitza) brontzezko domina eskuratuta.

Hain justu, Suitzako lasterketa hura Europako txapelketa ere bazen, eta horrek 2016ko Rioko Paralinpiar Jokoetan aritzeko atea zabaldu zion. Zortzigarren egin zuen proba olinpikoan.

Orduz geroztik beste zenbait garaipen eskuratu ditu Mateok. Tartean, bi Espainiako Txapelketa (2017, 2019), eta Munduko Kopa bat (2018). Orain Tokiorako sailkapena lortzeko borrokan dabil.

Palmaresa

Urrezkoa Espainiako duatloi txapelketa (Aviles) 2014
Urrezkoa Munduko duatloi txapelketa PT-2 kategoria (Pontevedra) 2014
Urrezkoa Espainiako triatloi txapelketa PT-2 kategoria (Murtzia) 2014
Urrezkoa ITU World Paratriatlon Event PT-2 kategoria (Madril) 2014
ITU World Championship PT-2 kategoria (Chicago-AEB) 2015
ITU World Paratriatlon Event PT-2 kategoria (Rio Janeiro-Brasil) 2015
Brontzezkoa ETU Triathlon European Championship PT-2 kategoria (Ginebra-Suitza) 2015
Brontzezkoa ITU World Paratriatlon Event PT-2 kategoria (Yokohama-Japonia) 2015
Brontzezkoa ITU World Paratriatlon Event PT-2 kategoria (Madril) 2015
Zilarrezkoa ITU World Paratriatlon Event PT-2 kategoria (Sunshine Coast-Australia) 2015
Urrezkoa ITU World Paratriatlon Event PT-2 kategoria (Buffalo City-Hegoafrika) 2015
16
abendua
2022
Triatloia

“Ametsak hor daude haiengan pentsatzeko, eta hortik bizi naiz”

Rakel Mateo Basque Teameko paratriatleta seigarren postuan dago munduko sailkapenean eta bere hirugarren Jokoetarako sailkatzea espero du Rakel Mateok oso denboraldi zaila izan du, oztopoz betea, nahiz eta Mungiako kirolaria bidean aurkitzen dituen arazo ugariak gainditzen ohituta dagoen. “Orain ondo, denboraldi amaieran, azaroaren 24an amaitu berri baitut Munduko Txapelketarekin, egia esan, orain oso ondo sentitzen […]

24
azaroa
2022
Triatloia

Rakel Mateo paratriatletak bosgarren postuan amaitu du Abu Dhabiko Munduko Txapelketa

Rakel Mateok ez du inoiz amore ematen. Bizitza ulertzeko duen moduak bidean planteatzen zaion erronka bakoitza gainditzen saiatzera eramaten du. Gaur jokatu den Abu Dhabiko Munduko Txapelketako PTS2 kategorian (desgaitasun fisiko larria duten eta zutik lehiatzen diren kirolariak), Mungiako kirolariaren helburua proba amaitzea zen, eta lortu du, helmugara bosgarren postuan iritsiz, ordubete, 37 minutu eta […]

12
uztaila
2016
Triatloia

Rakel Mateo triatleta 2016ko Rioko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da

Paratriatloiak Rioko Paralinpiar Jokoetan egingo du debuta eta Rakel Mateo izango da kirol horretan arituko den kirolarietako bat. Sailkapen fasea amaitu eta gero eta batzordeak plazak esleitu ostean, federazioak Mungiako paratriatleta zerrenda ofizialetan sartu du. Rakelek PT2ko kategorian parte hartuko du.