basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Jon Rahm

Kirolariak
Jatorria Barrika
Bizilekua Estatu Batuak
Jaiotza 1994-11-10
Kirola Kirolariak

Bio

Jon Rahm gazterik hasi zen bere gaitasunaren printzak ageriko uzten. Haurra zenean zenbait kirol praktikatu baldin bazituen ere, 10 urterekin golfaren munduan sartu zenetik hartara bideratu du bere etorkizuna. Rahmek Martiartu Kirol Elkartean egin zituen lehen saioak, 2004. urtean, eta gerora Larrabeako Golf Klubera egin zuen jauzi. Huraxe izan du bere kirol ibilbideko oinarri eta zutabe.

Larrabean ari zela hasi zen lehen garaipenak eskuratzen. Artean nerabea izaki, argi geratu zen ibilbide oparoa zuela aurretik, eta aurki egin zuen Espainiako Selekzioaren izenean jokatzera. Alabaina, bere ibilbideko urrats esanguratsuena 2012. urtean egin zuen. Urte hartan AEBetako Arizona State University-ko beka bat jaso zuen Rahmek, eta hara joan zen bizitzera. Han ezagutu zuen bere aritzeko moduan horren garrantzitsua bilakatu den Tim Mikelson.

Haren eskutik, bikaintasunerako jauzian sakontzen segi zuen Rahmek, eta pixkanaka Estatu Batuetan bere izena ezagutarazten hasi zen, goia jotzeraino. Garaipen esanguratsuen bidez lortu zuen onentsuenen pare jartzea; hala, Amateur Mailako Munduko Rankigean lehen postuan iraun zuen 60. astez, harik eta profesionaletara jauzi egin zuen arte. Historian beste inork ez du lortu horrenbeste denboran postu hori mantentzea.

Hain justu, sailkapenaren muturrean zela estreinako aldiz aritu zen AEBetako Irekian, sailkapen nagusiko 23. postuan amaitu eta amateurrik onena izan zelarik. Huraxe izan zen profesionaletara jauzi egin aurreko azken txapelketa; ordutik aurrera gorengo mailan dabil, eta denborak aurrera egin ahala geroz eta emaitza hobeagoak lortu ditu.

Profesionaletan debuta egin eta hilabetera eskuratu zuen PGA txartela. Ordutik onenekin ari da lehian, eta jadanik hamar garaipen pilatu ditu profesionaletan. Haietatik hiru PGA zirkuituan izan dira: San Diegoko Irekia (2017), Career Builder Challengea (2018), eta New Orleanseko Zurich Klasikoa (2019). Europako zirkuituan, berriz, sei garaipenen jabe egin da hiru urtean: Irlandako Irekia (2017, 2019), Espainiako Irekia (2018, 2019), eta Dubaiko Munduko Txapelketa (2017, 2019). Azken horrekin batera, Race To Dubai sariaren jabe egin zen. Garaipen horiei esker Europako zirkuituak 2019ko golfista onena izendatu zuen.

Golfeko txapelketa nagusienetan ere lan ona egin du Rahmek. Hala, Augustako Masterrean laugarren postua eskuratu zuen 2018an, eta PGA txapelketan bezalaxe, eta AEBetako Irekian hirugarren sailkatu zen 2019an.

Taldekako txapelketetan, berriz, bigarren geratu zen 2016ko Munduko Kopan, Espainia ordezkatuz, eta 2018ko Ryder Cup entzutetsua irabaztea lortu zuen Europako taldearekin.

2020ko uztailean Memorial torneoa irabazi du eta bide batez Munduko zerrendako lehen postura igo da.

Palmaresa

25
azaroa
2019
Albisteak

Jon Rahm Basque Team-eko enbaxadoreak Dubain irabazi eta Merituko Ordena eskuratu du

Jon Rahmek irabazi du gaur DP World Tour Championship txapelketa, eta, harekin, Dubaiko lasterketa erdietsita itxi du urtea. Tokioko Jokoak jomugatzat dituela, bere egutegian selektiboagoa izatea erabaki du, eta sei asteko borondatezko parentesi baten ostean, Barrikako golflaria maila gorenean berragertu da. Txapelketari utzi zuen puntuan ekin dio berriro; izan ere, Espainiako Irekian lortutako garaipenari Jon […]