basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Estibaliz Alvarez

Kirolariak
Jatorria Zarautz
Bizilekua Zarautz
Jaiotza 1997-02-17
Kirola Kirolariak

Bio

Estibaliz softbolari lotutako kirolaria da. Zarauztarrak kirol honi eutsi dio bere lehen jokaldiak burutu zituenetik, eta gaur egun, estatuko kirolari onenen artean dago. Hala ere, bere herritik gertu eman zituen lehen urratsak, 10 urterekin Zarauzko eta Orioko taldeetan lehiatuta.

Behin softbolaren gurpilean sartuta, lasterketa luze eta arrakastatsua egiten ari da kirolari gipuzkoarra. Horrela, Donostiako Atletico Klubera pasa zen 2010ean, 13 urterekin, bere progresioan mugarri bat ezarriz, bere lorpenik handienak lortu baititu Donostiako taldearen elastikoarekin. Klub honekin erdietsitakoak zabaldu dizkio nazioarteko lehiaketetarako ateak.

Alvarezek gazte egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin. Jubeniletan zela, Holandan jokatu zen 2014ko Europako txapelketan parte hartzeko deitu zuten. Ordutik, bere presentzia finkoa izan da hautaketan.

Atletico San Sebastianekin ere lorpen garrantzitsuak lortu ditu. Beste garaipen batzuen artean, Ohorezko Mailako Ligako txapelduna izan zen 2015, 2016 eta 2019an, eta Erreginaren Kopako txapelduna 2017, 2018 eta 2019an. Azken urte hori oparoa izan zen Donostiako taldearentzat, Bulgarian jokatutako txapelketa kontinentalean ere Europako zetrua eskuratu baitzuten.

Donostiako taldea desagertu ostean, Rivasen ari da orain.

Bolen errotazioak dira bere punturik indartsuena. Abiaduran hobetu egin du (orain 55 milia orduko egiten ditu), baina oraindik ere hobetzen jarraitzeko aukera dauka. Abiadura aldaketa bikaina du, drop ona, risearekin hasi da, eta bihurgune eta screwarekin oraindik hovera egin behar du. Ligan bateatzaile eta kanpoaldeko jokalari gisa promesa handienetakoa da. Bateatzerako orduan indarra dauka, beso sendoa eta bolak irakurtzen trebezia du. Selekzioan potentziako bateatzaile garrantzitsuen bilakatzea da xedea.

Palmaresa