basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Naia Laso

Skate
Kirola Skate

Bio

Palmaresa

29
apirila
2024
Besteak

BAT TO PARIS (kapitulu 1): Skate / ‘Aire berriak olinpismoan’

Kapituluak, hasteko, ‘La Kantera’ aipatzen du, Euskadiko lehen skateparketako bat, kirol honetan aitzindari izan zirenetako batzuek sortu zutena. Horien artean egon zen Alain Goikoetxea, estatuko egungo hautatzailea. Bere eskutik skateak dituen bi modalitateak aipatzen dira atalean, park eta street, eta bakoitzean egungo euskal izar handienei ematen zaie protagonismoa: Naia Laso bermeotarrari eta Afrika Criado gasteiztarrari. Biek […]

25
apirila
2024
Besteak

Skateari eskainitako atalak ‘BAT To Paris’ telesaila estreinatuko du asteburu honetan

Dokumental sorta osatzen duten hamar atalak igande goizez izango dira ikusgai ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30) Aste honetan Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesaila estreinatuko da skateari eskainitako ‘Aire berriak olinpismoan’ izeneko atalarekin. Kapituluak, hasteko, ‘La Kantera’ aipatzen du, Euskadiko lehen skateparketako bat, kirol honetan aitzindari izan zirenetako batzuek sortu zutena. Laurogeiko hamarkadaren erdialdean, Getxon, gazte talde […]

08
urria
2023
Albisteak

Naia Laso Basque Teameko skaterrak bosgarren amaitu du Parkeko Munduko Txapelketan

Munduko txapelketa absolutu bateko bere lehen finalean lortutako bosgarren postuak 39.168 puntu oso baliotsu eman dizkio Paris 2024ko plaza olinpikora asko gerturatzeko Naia Lasok aise bete du Ostia-Erroman jokatu den Skate Parkeko Munduko Txapelketarako ezarritako helburua. Lehenik eta behin, finalerdietan sartzea zen bere asmoa, horrela Dubain 2022an erdietsitako emaitza berdintzeko, baina behin kota horretara iritsita, hurrengo […]

07
urria
2023
Albisteak

Naia Laso Basque Teameko skaterra Ostia-Erromako Parkeko Munduko Txapelketako finalean sartu da

Naia Lasok etxeko lanak egin ditu Ostiako Spot Skateparken eta Park modalitateko Munduko Txapelketako finalera pasa da, laugarren izanda finalerdietan. Oso modu serioan irristatuta, aireko trikimailu handirik gabe, baina skater helduenen klasearekin eta dotoreziarekin, Naia Lasok zutik jarri du gaur Ostian bildutako publikoa. Basque Team Fundazioko bekadunak urteak daramatza Munduko elitearekin lehian, baina txapelketaz txapelketa […]

06
urria
2023
Albisteak

Naia Laso Basque Teameko skaterra finalerdietara sartu da Skate Parkeko Munduko Txapelketan

Peio Gonzalezek, Egoitz Bijueskak eta Gadea Mojak agur esan diote txapelketari final-laurdenetan Ostia-Erroman jokatzen den Park modalitateko Skateko Munduko Txapelketako final-laurdenak jokatu ondoren, Naia Laso da txapelketari eusten dion euskal rider bakarra. Basque Teameko kirolaria finalerdietara pasatu da, eta Egoitz Bijueskak, Peio Gonzalezek eta Gadea Mojak agur esan dute final-laurdenetan. Exijentziak maila bat gehiago igo […]

05
urria
2023
Albisteak

Naia Laso eta Gadea Moja Skate Parkeko Munduko Txapelketako final laurdenetan sartu dira

Hegoa Zabalburuk ezin izan du sailkapen fasea gainditu Ostian jokatzen ari den Skate Parkeko Munduko Txapelketan, gaur neskek hartu dute mutilen lekukoa, sailkatze faseko txandekin. Gadea Mojak eta Hegoa Zabalburuk goizeko 9:15etarako programatutako eguneko lehenengo txandan parte hartu dute. Coco Crafter eta Jada Ward australiarrekin, Teresa Havlikova eta Anna Sedlarova txekiarrekin, Katie Pike britainiarrarekin, Mizuho […]