Bizilekua Gorliz
Jaiotza 7/7/1983
Kirola Errugbia
Bio
Bartzelonan jaio bazen ere, Barbara PlaK haurtzaroa eta nerabezaroa Sant Cugat del Vallésen igaro zituen. Beti kirola egin izan du, eskola adinean hasita. 16 urterekin, Pla areto futbolean hasi zen, Katalunia ordezkatuta Espainiako hainbat txapelketa jokatuz.
Horrela, Plaren eta errugbiaren arteko harreman estua ez zen unibertsitate garaietara iritsi arte hasi. Orduan eman zituen kirol honetako lehen pausoak, 2002-2003 ikasturtean. Denboraldi bat geroago, bere lehen fitxa sinatu zuen Club Esportiu INEF Barcelona taldean, unibertsitateko taldean. Orduan hasi zen 2007. urtean Getxo Rugbyra eraman zuen ibilbide arrakastatsua, eta lau urte geroago, ibilbide getxoztarra Richmond ingelesarekin uztartu zuen. Plá 2015ean itzuli zen behin betiko Getxora, eta ordutik klubaren parte izan da, bai jokalari gisa, bai entrenatzaile eta kirol zuzendari gisa.
Plak ibilbide luzea du nazioarteko lehiaketei dagokienez. 2004an debuta egin zuen Toulouseko Europako Errugbi XV Txapelketan, eta modalitate hori gaur egun arte zazpiko errugbiarekin uztartu du.
Hala ere zazpiko errugbian erdietsi du Plak lorpenik handiena selekzioarekin. Gorlizen bizi den kataluniarra Rioko Joko Olinpikoetan lehiatu zen 2016an, diploma olinpikoa lortuz kapitaina den selekzioarekin. Horrez gain, Plak sei Munduko txapelketatan parte hartu du. Europako txapeldun ere izan da, bai zazpiko errugbian baita errugbi XVean ere. Maila pertsonalean, Plá Europako Dream Teameko jokalari aukeratu dute (2007, 2008), eta Europako errugbi jokalari onena izendatu dute (2008).
Kirola eta Jarduera Fisikoen Zientzietako Lizentziatua, Kirolean Goi Errendimenduan Masterra du (C.O.E.)
Palmaresa
Urrezkoa | Europako Rugby 7 Txapelketa | 2010 | |
4º | Munduko Rugby 7 Txapelketa | 2013 | |
Urrezkoa | Europako Rugby XV Txapelketa | 2010 | |
Urrezkoa | Erreginaren Kopa | 2005-2006-2007-2008 | |
Urrezkoa | Women's Premiership | 2012 |
apirila
2018 Errugbia
“Munduko txapelketara ondo helduko garela uste dut, baina Tokioko Jokoetan benetan lehiakorrak izan gaitezke”
Selekzioak laugarren postuan bukatu zuen Japoniako Munduko Seriea urrezko finalerdirako sailkatu ondoren; hau ez zen 2012-2013 denboralditik gertatzen Basque Teameko Barbara Pla errugbi jokalaria baikor da zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa izaten ari den garapenarekin. Barbarak Basque Teamek bekatutako Amaia Erbinarekin eta beste euskal jokalari batzuekin osatzen du taldea, Uribarri Barrutieta, Enara Cacho eta orain lesionatuta […]
apirila
2018 Errugbia
Laugarren postua zazpiko errugbiko neskentzat Kitakyushun
Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioak urteko bere hirugarren Mundu Seriea bukatu du laugarren postua erdietsita, brontzezko dominaren borrokan Australiaren kontra 19-5 galduz. Urrezko finalerdian ezin izan dute Frantzia gainditu eta berriz ere australiarrekin neurtu behar izan dituzte indarrak. Taldekako fasean, berriz, garaipena lortu zuten aussien aurka. Basque Teamek bekatutako Barbara Pla eta Amaia Erbinaren taldeak txapelketa […]
ekaina
2016 Errugbia
Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela del Pan zazpiko errugbiko jokalariek Rion lehiatzeko plaza eskuratu dute
Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da Dublingo errepeska txapelketan Rusia 19 eta 12 menderatu eta gero. Bere lana defentsa ikaragarrian (ez diote punturik egin bost partidetan) eta pazientziaz egindako erasoan oinarritu da. Bi faboritoak, Errusia eta Espainia, finalera heldu dira lehen fase itzela biribildu ostean. Espainiako selekzioak arazoak izan ditu […]
@NutGuauGuau T’has deixat als militars!
2 0
Isabel Rodríguez exjugadora de @GetxoRugby
@BATbasqueteam @GetxoKirolak @bizkaialde @euskadirugby https://t.co/eyAymK8PIR
9 1