basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Amaia Erbina

Errugbia
Jatorria Ordizia
Bizilekua Bartzelona
Kirola Errugbia

Bio

Amaia Erbinak etxetik jaso du errugbiarekiko zaletasuna. Ordiziako kaleetan kirol hori bizi da, eta bere familian ere izan dute harekiko lotura. Hala, denbora kontua zen Erbinak ere praktikan jartzea. Bost urte zituela hasi zen errugbian, eta bera jardunak ez du ordutik etenik izan.

Lehen urteetan Ordizia Errugbi Elkartean hasi zen, eta han aritu zen 16 urte bete zituen arte. Orduan Hernanira joan zen lehendabizi, gerora Baionako Aviron taldearekin lehiatzeko. Bartzelonako INEFen aritu ostean, egun Madrilgo Cisneros taldean ari da lehiatzen.

Errugbiko bi modalitateetan aritzen da Erbina; seven eta XV-etan. Hala, bizipen oparoak bildu ditu, eta Espainiako selekzioan ere bide oparoa egiten ari da. Esaterako, 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan aritzeko aukera izan zuen seven taldearekin, eta diploma olinpiar bat eskuratu zuen, eta Bruselan jokatutako Europeoan nagusitzea lortu zuen taldeko kide izan zen. Halaber, zenbait Europako txapelketatan eta Munduko Serieetan ere parte hartu du.

Palmaresa

03
uztaila
2022
Errugbia

Amaia Erbinaren selekzioak brontzea eskuratu du zazpiko errugbiko Europako txapelketako bigarren seriean

Amaia Erbina Basque Teameko kirolariaren konbinatuak ohartarazi zuen Krakovian, Europako Txapelketako bigarren txandan, maila gorena emateko prest zegoela, eta hala egin dute. Hiru garaipen lortu dituzte multzoen fasean. Joan den astean Lisboan erakutsitakoa ondu dute, eta emaitza hobeekin, bigarren geratu dira euren multzoan, Frantzia 17-7 eta Belgika 15-12 garaituz lehen jardunaldiko norgehiagoketan. Atzo 33 eta […]

23
maiatza
2022
Errugbia

Emakumezkoen errugbi selekzioak, Amaia Erbina kapitainarekin, World Seven Seriesetan mailari eustea lortu du Toulousen

Erronka zaila zen. Toulouseko hitzorduan, mailari eustea  zeukaten jokoan; hau da, “Core Team” edo “HSCB World Rugby Seven Series”etako talde finkoa izaten jarraitzea eta lortu dute. Amaia Erbina Basque Teameko kirolaria kapitain duen eta Anne Fernandez de Corresek ere parte hartzen duen selekzioak helburua bete du. Toulouseko serieko bigarren jardunaldia ez zen batere ondo joan; […]

22
apirila
2018
Errugbia

Laugarren postua zazpiko errugbiko neskentzat Kitakyushun

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioak urteko bere hirugarren Mundu Seriea bukatu du laugarren postua erdietsita, brontzezko dominaren borrokan Australiaren kontra 19-5 galduz. Urrezko finalerdian ezin izan dute Frantzia gainditu eta berriz ere australiarrekin neurtu behar izan dituzte indarrak. Taldekako fasean, berriz, garaipena lortu zuten aussien aurka. Basque Teamek bekatutako Barbara Pla eta Amaia Erbinaren taldeak txapelketa […]