basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Virginia Diaz

Arraunketa
Jatorria Astillero
Bizilekua Areeta
Jaiotza 1991-08-15
Kirola Arraunketa

Bio

Virginia Diazek ez zuen pentsatzen arraunak hainbesteko garrantzirik izango zuenik bere bizitzan. Kasualidadez hasi zen kirol honetan, Astilleroko entrenatzaile bat eskoletara joaten zelako probak egiten. Virginiak proba egin zuen eta arraunak harrapatu zuen aurretiaz egindako igeriketak, saskibaloiak edo beste kirol batzuek baino gehiago.

Virginiak talentua eta diziplina bateratzen ditu lan egiterako orduan. Getxoko Raspas Arraun Taldean aritzen den arraunlari honek banku mugikorrean maila gorenera iristeko urte asko daramatza prestaketa-lanetan. Bere gaitasunei esker estatuko selekzioak deitu egin du 15 urte zituenetik. Are gehiago, beste esparru batzuetan, eroso sentitzen den eremutik kanpo, nazioarteko mailan arrakasta lortzea zer den badaki, Estatu Batuetan unibertsitateetako txapelduna izan baitzen.

2015. urtearen hasieran bost hilabete egin zituen Miamin ikasketetan lortutako beka bati esker eta han Floridako unibertsitatearekin estau mailako titulua erdietsi zuen 8+ modalitatean. Barry Universityn egindako egonaldian Philadelphiako eta Sacramentoko beste proba batzuetan ere parte hartu zuen.

Tokioko Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu da lortu dutela, urrezko domina irabazi baitute, estropada bukaera ikusgarria eginda gainera.

Ottensheim-Linzen jokatu zen 2019ko Munduko Txapelketan lortutako bosgarren postuak bere lehen Jokoetan, Tokiokoetan, lehiatzeko txartela eman zion.

Virginia erizaina da eta orain Euskal Herriko Unibertsitatean egiten dituen medikuntzako ikasketak goi mailako kirol praktikarekin uztartzen ditu.

Palmaresa

21
maiatza
2024
Albisteak

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria Pariseko Joko Olinpikoetarako sailkatu da

Virginia Diaz bere bigarren Olinpiar Jokoetarako sailkatu da gaur Luzernan jokatu den aurreolinpikoko estropada irabazita. Virginiak lehen postuan bukatu du “single scull” lehiaketa, behetik gora bikain eginez eta 07:48.16ko denbora markatuz. Aurelia-Maxima Katharina Janzen suitzarra (07:49.85) eta Nina Kostanjsek esloveniarra (07:59.39) gainditu ditu podiumaren gorengo tokian kokatzeko. Orain dela bi egun jokatutako sailkapen estropadan Virginiak […]

07
maiatza
2023
Arraunketa

Virginia Diaz arraunlariak urrea lortu du single scull-ean Zagrebeko Munduko Kopan

Izaskun Echanizek, bestalde, zilarra eskuratu du lemazainik gabeko laukoan Sevilla, Galizia eta Sierra Nevadatik igaro ondoren denboraldia ondo prestatzeko, orain arte egindako lan guztia erakusteko ordua iritsi da. Virginia Diazek ondo ekin dio denboraldiari, eta podiumeko lehen tokira igo da nazioarteko lehen hitzordu nagusian, skiff-ean, munduko zirkuituari dagokion Zagrebeko (Kroazia) Munduko Kopan. Gainera, erakustaldia eman […]

14
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak bosgarren postua eskuratu du Europako Txapelketan

Virginia Diazek gaur ez du izan atzoko scullen finalerdian ontziarekin izan zuen sentsazio bera. Gaur ontziarekin feeling hori falta izan zaio, eta horrek maila fisikoan ere eragina izan du. Virginia ez da aurreko fasean bezain fin hasi, eta seigarren postuan geratu da A finalaren hasieran. Probaren erdira iristear zegoela, egoera apur bat aldatu da. 1.000 […]

13
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak ezustekoa eman du eta Municheko Europako Txapelketako finalean sartu da

Virginia Díaz ezin pozago zegoen Municheko estropada eremuan jokatu den gaurko finalerdia bukatzean, gertatu berri zena ia sinestu gabe. Basque Teameko kirolariak emakumezkoen banakako scull probako bigarren finalerdia irabazi du eta biharko finalerako sailkatu da. Virginiak seigarren kaletik egin du arraun eta oso irteera ona burutu du, bere esanetan, hori bere indarguneetako bat izaten ez […]

11
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria finalerdietara pasa da Municheko Europako Txapelketan

Virginia Diaz hirugarren izan da scull singlearen sailkapen-txandan, eta finalerdia jokatzeko txartela lortu du horrela. Virginiak hirugarren postuan egin du arraun hasieratik eta horri eutsi dio estropada amaitu arte. Dena den, ezin izan du saihestu Magdalena Lobnig austriarrarekiko b¡denbora galtzen joatea partzial bakoitzetik pasatzean: aldea +4.61koa izan da 500 metrotik igarotzean, +6.36koa 1.000 metrotik igarotzean […]

29
uztaila
2021
Arraunketa

Virginia Díaz Basque Teameko arraunlariak diploma lortu du Tokioko Jokoetan

Diaz eta Ciden lemazainik gabeko bikoak seigarren postuan bukatu du finala Atzo Sea Forest Waterwayn egindako finalerdi onaren ostean, podium olinpikoan sartzeko ametsa egi bihur zitekeela zirudien. Atzoko txandan Virginiak eta Ainak hobetu zuten estropadak aurrera egin ahala, hitzordu handietan egin ohi duten bezala, baina gaurko final handian ez dute indar nahikorik izan markagailua iraultzeko. […]