Bizilekua Abanto Zierbena
Jaiotza 1990-02-06
Kirola Arraunketa
Bio
Estropu sokak gazterik ezagutu zituen Jon Carazok (Bilbo, 1990). Hamabi urte zituela hasi zen arraunean, eta disziplina olinpikoan egin ditu ordurik gehienak. Lehen urteetan kluben arteko lehian aritu bazen ere, bost urtera nazioarteko txapelketetarako jauzia egin zuen Espainiako Selekzioarekin lehiatzen hasita. 2007. urtea zen.
Pixkanaka bere bidean sakontzen segi du Carazok, eta urteetako lanak fruituak eman dizkio. Hala, aulki mugikorreko zenbait modalitatetan aritu da nazioartean; 2008ko Munduko Txapelketan egin zuen estreinakoa, Austrian, seigarren postuan geratuz.
Bere saiakerek hara eta hona eraman dute Carazo. 2009an, 19 urte zituela, jaioterria utzi eta Sevillara joan zen goi mailako errendimenduaren CEAR egoitzan aritu eta arraunari erabat lotzeko, esklusiboki horretan arituz.
Horrek bere kirol errendimenduan jauzi bat egitea ahalbidetu zion Carazori, eta emaitza sonatuak lortzen hasi zen. Besteak beste, Espainiako txapeldun izan zen 2011an, bakarkako skiff modalitatean, eta hurrengo urtean skull bikoitzean lortu zuen garaipena. Urteak aurrera gisa horretako garaipenak eskuratzen segi ahal izan zuen, 2012an seigarren izan zelarik 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan.
Behin maila absolutuan lehian hasita, Carazoren bilakaerak ez zuen etenik izan. Zortziko lemazaindunean arituz, 2013an hirugarren izan zen Europako Txapelketako B finalean, eta 2014. urtean zortzikoarekin aritu zen Europako (9.) eta Munduko (12.), txapelketetan, 2015ean lemazain gabeko bikoan bosgarren eta lemazaindun zortzikoan 11. postuak lortu zituen bitartean.
2016an Alemanian jokatutako Europako Txapelketan B finala irabazi zuen Carazo kide zuen Espainiako zortzikoak, eta bosgarren izan zen Olinpiar Jokoetarako sailkatze fasean, baina Raspas taldeko kirolariak eta bere taldekideek lau segundurengatik ez zuten lortu Rio 2016rako txartela.
Alabaina, horrek ez zuen geratu Carazo. 2017. urtean lortu zuen bere ibilbideko mugarri nagusienetakoa. Belgradon (Serbia) jokatutako Munduko Kopan brontzezko domina eskuratu zuten Carazok eta bere taldekideek, lemazain gabeko lauko ontziarekin. Ontzi berarekin bosgarren postua eskuratu zuen Lausanan (Suitza), eta Miamiko (AEB) Munduko Txapelketan B finala irabazi zuen.
Hurrengo urtean, 2018an, Sevillako ibilbidea eten egin zuen Carazok, eta Orioko Arraun Elkartean hasi zen arraunean. Gipuzkoako taldean zortziko ontziarekin aritu da gehienbat, baina Espainiako selekzioarekin ere segi du ordutik. 2018an eta 2019an, besteak beste, Munduko Kopan eta Munduko Txapelketetan aritu da.
Carazok kirolarekin duen lotura ez da bere jarduerara soilik lotzen. Espainiako Arraun Federazioko Zuzendaritza Batzordean lanak egin ditu, eta kirolean baloreak mantentzearen aldeko PsyTool egitasmoko eragile ere bada. Orion gazteen entrenatzaile ere badihardu.
Palmaresa
11º | Munduko Txapelketa M8+ | 2015 | |
12º | Munduko Txapelketa M8+ | 2014 | |
5º | Munduko Kopa Bled M2- | 2015 | |
9º | Europako Txapelketa M8+ | 2014 | |
Urrezkoa | Espainiako Skiff Txapelketa | 2011 | |
Urrezkoa | Espainiako Txapelketa Skull Bikoitza | 2012 |
urria
2017 Arraunketa
“Hemendik 2020ra horrela lan egiten, maila honetan lehiatzen eta goian egoteko asmoa izaten jarraitzea espero dut”
Jon Carazok denboraldiaren inguruko hausnarketa egin du, Sarasotan (Florida) arraun olinpikoko Munduko txapelketa jokatu ondoren Basque Teameko arraunlariarentzat aurtengoa denboraldi nahiko ona izan da, oso luze joan den arren: kanpainiak 13 hilabete iraun ditu. 2016koa urte zaila izan zen, Rioko Jokoetarako olinpiar sailkapena lortzeko borrokatu zen Jon, baina azkenean ez zuen pasea erdietsi. Behin aurreko […]
maiatza
2017 Arraunketa
Brontzea Jon Carazorentzat olinpiar arrauneko Belgradeko Munduko Kopan
Jon Carazo bizkaitarrak brontzezko domina eskuratu du Serbian Jaime Canalejo, Ismael Montes eta Javier García taldekideekin batera lemazain gabeko lauko ontzian (-4M). Pasea lortu zuten euren txandan bigarren sailkatuta (6:11.960) Holandako ontzi baten atzetik (6:06.160) baina finalean sartu ziren seigarren denbora onenarekin. Gaurko jardunaldian hirugarren postuan amaitu dute, 6:13.21eko denbora eginda, bigarren ontzi holandarraren atzetik […]
@davidbroncano para cuando esta leyenda, Sandra Piñeiro en @LaResistencia ?? https://t.co/K1teN43apH
1 0
@Howieseverino Maybe https://t.co/0YXc4rCbo5 could help avoiding those stupid situations!
0 0