basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Joan Crespo

Piraguismoa
Jatorria Donostia
Bizilekua La Seu d'Urgell
Jaiotza 29/1/1988
Kirola Piraguismoa

Bio

2000. urtean hasi zen piraguismoan, Fortuna klubean, udako ikastaro batean piraguismoaz maitemindu ondoren. Dena den, klub horretan entrenatzailerik gabe geratu zenez, Irungo Santiagotarrak klubera egin behar izan zuen salto. 2004an Seu d’Urgell-eko teknifikazio zentroan sartu zen. Hiru urte geroago, 2007an, estatuko selekzioko senior taldean sartu zuten, eta harrezkeroztik han jarraitzen du. 2008an Seu d’Urgell-era joan zen bizitzen eta orduan bere emaitza onenak jasotzen hasi zen. 2009an Seun jokatutako Munduko txapelketako finalerako sailkatu zen eta zortzigarren postua eskuratu zuen. Urte bat geroago Liublianan egindako Mundialean laugarren plazara igo zen. 2011tik 2016ra Munduko Kopako hainbat final jokatzeko sailkatu zen. 2016-2017an Estatu Batuetan denboraldi bat egin ondoren, Joan Seura bueltatu zen hango giroa eta ohiko lana berreskuratzeko. Inoiz baino indartsuago sentitzen zuen bere burua 2017ko Pauko Munduko txapelketan erakusteko baina ezin izan zuen atera zuen guztia.

Aipatu bezala, bere kirol ibilbidean nabarmentzen dira Slokan 2010. urtean jokatutako Munduko txapelketan eskuratutako 4. postua eta 2009an Seu d ́Urgellen jokatutakoan lortutako 8. tokia. Hitzordu haretan brontzezko domina bat ere jantzi zuen, taldeka, eta beste brontze bat erdietsi zuen, taldekako lehiaketan, Liptovskin 2016. urtean egindako Europako txapelketan.

Hala ere, emaitzarik garrantzitsuenak Joan Crespok erretiratzeko asmoa zuen unean iritsi dira. Joanek sorpresa eman zuen La Seu d ‘Urgellen jokatutako 2019ko Munduko Txapelketan. Urrezko domina bereganatu zuen taldeka eta brontzezkoa banakako lehian.

Palmaresa

Munduko Slalom Txapelketa C1 2009
Brontzezkoa Munduko Slalom Txapelketa taldeka 2009
Munduko Slalom Txapelketa C1 2010
Urrezkoa Munduko Slalom Kopa La Seu d'Urgell taldeka 2013
Brontzezkoa Munduko Slalom Kopa LOndon taldeka 2014
30
uztaila
2022
Albisteak

Joan Crespok ezin izan du finala jokatu Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palistak 37. postuan bukatu du finalerdia Joan Crespok loria lortu du azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina eskuratu zuen Seu d اUrgellen jokatutakoan, eta urrezko domina patruilen proban, eta 2021ean Bratislavan jokatutako Munduko Txapelketan podiumeko hirugarren tokira igo zen berriro. Oraingoan, ordea, ezin izan du lortu. Donostiarrari ebakuntza egin zioten otsailean, Akilesen […]

28
uztaila
2022
Albisteak

Joan Crespo finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalomeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko piraguistak sailkapeneko txartela lehen jaitsieran lortu, bigarrena jokatu behar izan gabe Munduko Txapelketak ondo ematen zaizkio Joan Crespori. Donostiarrak brontzezko domina irabazi du lehiatu den azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina erdietsi zuen Seu d ´Urgellen jokatutako txapelketan, banaka, eta urrezkoa taldekako proban. Agian pentsa zitekeen Joan bizi den herrian lehiatzeagatik laguntza […]

28
maiatza
2022
Piraguismoa

Joan Crespok ez du K1eko finalerako txartela lortu Liptovskyko Europako Txapelketan

Joan Crespo Basque Teameko palista ez da K1eko banakako txapelketako finalerako sailkatu eslalom piraguismoko Europako txapelketan. Donostiarra oraindik osatzen ari da otsailean ebakuntza egin baitzioten Akiles orpazurdaren hausturatik. Joanek gaur zuen guztia eman du Ondrej Cibakeko kanalean, baina ez da nahikoa izan. Teknikoki ondo aritu da, eta jaitsiera oso laudagarria egin du zirkuituaren lehen zatian. […]

26
maiatza
2022
Piraguismoa

Joan Crespo finalerdietara sartu da Liptovsky Mikulaseko eslalomeko Europako Txapelketan

Basque Teameko piraguistak lan ona egin du Eslovakiako udalerrian jokatzen ari den eslaloiko Europako txapelketaren lehen jardunaldian, nahiz eta Akileseko tendoiko lesiotik sendatzen ari den. Otsailean ebakuntza egin zioten donostiarrari, eta, zaurian infekzio batzuk izan dituen arren, nahiko ondo osatzen ari da, gaur Ondrej Cibak Whitewater Coursen egindakoak erakusten duenez. Crespok K1eko lehenengo sailkapen-txanda baino […]

19
iraila
2020
Piraguismoa

Joan Cresporen adierazpenak Pragako Europako txapelketan 11. bukatu ostean

Miren Lazkano zazpigarren izan da eslalon piraguismoko Europako txapelketako finalean eta Joan Crespo hamaikagarren Samuel Hernanz eta Olatz Arregui ez dira finalera iritsi, eta 20. eta 26. postuetan bukatu dute, hurrenez hurren Atzoko sailkatze jardunaldi onaren ondoren, gure palistak goizean lehiatu dira Pragako Troja kanalean jokatuko den Europako eslalom piraguismoko finalerdietan. Miren Lazkano izan da […]

18
iraila
2020
Piraguismoa

Joan Cresporen adierazpenak Pragako Europako txapelketan finalerdietara igaro eta gero

Joan Crespo Pragan jokoan den Europako txapelketan finalerdietara igaro da, K1eko lehen sailkapen txandan 18. postuan bukatu eta gero. Nahiko jaitsiera garbia egin du, talka bakarra zazpigarren atean eginda.