basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Iñigo Peña

Piraguismoa
Jatorria Zumaia
Bizilekua Zumaia
Jaiotza 9/7/1990
Kirola Piraguismoa

Bio

Iñigo Peña hamar urterekin hasi zen piraguismoan. Bere lehen kirola izan zen eta ez du besterik praktikatu; gustatzen zitzaion eta ongi ibiltzen zen eta horregatik ez zen beste inon saiatu. Hasieratik jakin zuen bere pasioa izango zela eta gaur egun kirola da bere lehentasuna, Zuzenbideko ikasketekin uztartzen duen arren. Nahiz eta 16 urte bete zituenetik Madrilgo Blumen egon, Itxas-Gain Kirol Elkartea da Iñigoren kluba eta Basque Teameko kirolaria da 2009. urtetik. Taldekideek bere tamainua, indarra, nazioarteko probetan eta beti aurrera egiteko duen izaera azpimarratzen dute.

Pistako piraguismoan azken urteetan Iñigok izan duen garapena ikaragarria da. Gaur egun estatu mailan erreferenteetako bat da. 2017an distira egin zuen era berezian denboraldi hasiera berarentzat erraza izan ez zen arren, Nazioarteko Federazioak olinpiar programako probak aldatzea erabaki, eta Iñigo orain dela 8 urte lantzen hasi zen K4-1.000 metroko proba 500 metrokoagatik ordezkatu zuelako. Horretara moldatzea, beste aukerarik ez zegoen. Urtea trankil hasi zuen, beste urte batzuetan baino lasaiago entrenatuz baina sentsazio onekin. Francisco Cubelosekin batera hautapen probak prestatzea erabaki zuen eta helburua uste baino errazago lortu zuten. Ondoren, Szeged (Hungaria) eta Belgradeko (Serbia) Munduko Kopetan urreak eskuratu zituzten, proba hungariarrean K2-1.000 metrokoan, munduko errekorra hautsita gainera.

Bikotea itzel moldatu zen egoera berrira eta lan bikaina egin zuen Plovdiveko Europako txapelketan (Bulgaria). Brontzea eskuratu zuten K2-1.000 metrokoan eta urrea, Marcus Cooper eta Javier Cabañinekin, K4-1.000 metrokoan.

Europako txapelketaren ondoren Racizeko Munduko txapelketan ere (Txekiar Errepublika) parte hartu eta seigarren bukatu zuten K2-1.000 metroko proban.

2018an ere erakutsi zuten bikote oso sendoa direla. Iñigok Belgradeko Europako txapelketarako eta Szegedeko Munduko Koparako txartela baieztatu zuen nagusitasun handiarekin. Trasonako urtegian erabaki zen K-2ko ze bikotek parte hartuko zuen bi proba horietan eta Peña eta Cubelosen ontzia izan zen azkarrena, 3:21.006ko denbora eginda (hurrengo ontziak baino hiru segundo gutxiago).

Maiatzaren 18an jokatutako 2018ko Szegedeko Munduko Kopan, berriz ere distira egin zuten, zilarrezko domina irabaziz K2-1.000 metrokoan. Ez hori bakarrik, Belgradeko Europako txapelketan brontzea eskuratu zuten K2-1.000 metrokoan eta zilarrezko domina Montemor O Velhoko (Portugal) Munduko txapelketan. Mundial batean erdietsitako lehen domina izan zen hura. K4-1.000 metrokoan brontzea bereganatu zuten gainera.

Hala ere, bere garaipen gosea ez zen 2018an amaitu. Urtebete geroago Peña eta Cubelosek zilarrezko domina irabazi zuten Szegedeko Munduko Txapelketan eta, bide batez, euren ontzia 2020ko Tokioko Jokoetarako sailkatu zuten. Hauek izango dira Zumaiakoarentzako bigarren jokoak. Londresekoetarako sailkatzeko oso gutxi falta izan zitzaion eta 2016ko Rio de Janeirokoetan diploma olinpikoa lortu zuen K4-1.000. proba bosgarren postuan amaitu ondoren.

Azken urteetan lortutako emaitzez gain, 2013ko Munduko txapelketako K4-1.000 metroko proban erdietsitako zortzigarren postua, 2014ko bederatzigarrena eta 2015eko seigarrena nabarmentzen dira. 2013ko Europako txapelketan laugarren izan zen proba horretan eta hirugarren 2015ean. Gainera 2014ko Milango Munduko Kopako urrea eta 2015eko Montemor-eko (Portugal) Munduko Kopako zilarra ere aipagarriak dira.

Palmaresa

Urrezkoa Munduko Txapelketa K4 1000m 2014
Munduko Txapelketa K4 1000m 2015
Munduko Txapelketa K4 1000m 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa K4 1000m 2015
Zilarrezkoa Munduko Kopa K4 1000m 2015 
21
abuztua
2022
Piraguismoa

Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak bere bigarren zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan

Peñak eta Cubelosek berriz ere distira egin dute K2-1.000 metrokoan, eta horretan, gaurkoarekin, bosgarren domina lortu dute Munduko eta Europako Txapelketen artean Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek bikote arrakastatsua osatzen dute. Sailkapen seriean, Tokioko Jokoetatik urtebete elkarrekin lehiatu ez diren arren, eurentzat denbora ez delanigarotzen egiaztatu zuten. Oraindik elkarrekin entrenatzen eta txapelketetan neurtzen jarraituko balute […]

20
abuztua
2022
Piraguismoa

Iñigo Peñak zazpigarren amaitu du K4-500 metroko finala Municheko Europako Txapelketan

Aitor Gorrotxategi laugarren izan da K1-1.000 metroko B mailako finalean Iñigo Peñak, Carlos Garrote, Cristian Toro eta Lazaro Lopezekin batera, ezin izan du gaurkoan podiumera igo Municheko estropada zentroan. Basque Teameko piraguistak eta bere ontziko kideek zazpigarren postuan amaitu dute K4-500 metroko A mailako finala. Programa olinpikoan sartutako proba da, eta, beraz, kirolariek ahalik eta […]

19
abuztua
2022
Piraguismoa

Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak zilarra lortu du K4-1.000 metrokoan Municheko Europako Txapelketan

Iñigo Peñak bere bigarren domina eskuratu du K4-1.000 proban Europako txapelketetan, eta hirugarrena Munduko txapelketak kontuan hartzen baditugu. Oraingoan zilarrezko domina eraman du, amaierara arte erabaki ez den estropadan. Iñigok, Paco Cubelosek, Roi Rodriguezek eta Pedro Vazquezek Municheko estropada-gunearen irteeran hegan egin dute. Ohituta gauzkatenarekin alderatuta, bestelako estrategia bat hartu dute, aurkari guztiak ezustean harrapatzen […]

04
abuztua
2021
Albisteak

Iñigo Peña, Basque Teameko piraguista, zuzenean sailkatu da Tokioko Jokoetako K2-1.000 metroko finalerdietarako

Zumaiakoa, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, nagusi izan da hirugarren sailkatze-seriean Ez da ezusteko handirik izan gaur Sea Forest Waterwayn jokatu diren Tokioko Jokoetako sprint piraguismoko K2-1.000 metroko sailkapen txandetan. Aurreikuspenak bete dira eta Iñigo Peña eta Paco Cubelosen ontzia zuzenean finalerdietara pasa da, arratsaldean final-laurdenak jokatu beharrik izan gabe, euren seriea, goizeko hirugarrena, menderatu baitute, […]

20
apirila
2021
Piraguismoa

Iñigo Peñak Jokoetarako txartela ziurtatu du, Paco Cubelosekin batera, Estatuko hautaketa probak irabazita

Iñigo Peña eta Paco Cubelos munduko txapeldunordeek Tokioko Jokoetan parte hartuko dutela ziurtatu dute gaur, Trasonan (Asturias) hasi diren piraguismoko kontrol nazionaletan K2-1.000 metroko proba irabazi ostean. Cubelosekin K2 1.000 metroko ontziarentzat plaza lortu zuen Szegeden (Hungaria) 2019an jokatu zen Munduko Txapelketan, baina gaur Tokiorako sailkatutako piraguista olinpikoen zerrendan bere izena gehitu du, Maialen Chourraut […]

27
iraila
2020
Piraguismoa

Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak brontzea irabazi du Szegedeko Munduko Kopan

Begoña Lazcano seigarren izan da K4-500 metroko finalean Iñigo Peña eta Paco Cubelos dira Munduko txapeldunordeak K2-1000 metrokoan, sprint piraguismoan, eta domina bat irabazteko hautagai serioak Tokioko Jokoetan. Szegeden jokatu zen hain zuzen ere 2019ko Munduko Txapelketa, eta gaur ere ez dute hutsik egin Hungariako pistan, asteburu honetan jokoan den Munduko Kopan brontzezko domina irabazita. […]