basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Patxi Peula (enbaxadorea)

Patinajea
Jatorria Vitoria-Gasteiz
Bizilekua Vitoria-Gasteiz
Jaiotza 01/06/1988
Kirola Patinajea

Bio

Patxi Peula bere adina bi zifrarekin kontatzen hasi aurretik zen patinatzaile. Gasteiztarrak 1994an jantzi zituen lehen aldiz patinak, eta ordutik gaurdaino ez du bere ibilbidean etenik egin. Zortzi urte zituela ekin zion patinatzeari, Jostaldi taldean, eta han aritu zen lehendabiziko urteetan.

Kirolik ezagunena ez izanagatik, Peulak bere izena kokatu du euskal kirolaren mapan. Gazterik lortu zituen lehen garaipenak, eta urteek aurrera egin ahala koskaz koska igotzea lortu du. Hala, pixkanaka egindako lan horrek nazioarteko lehiara igarotzeko bide eman zion 2003an, onentsuenen aurka aritu zelarik ordutik. 2007an, Jostaldi utzi eta Marianisten taldearekin parte hartzen hasi zen.

Peulak ondo betea du garaipenen zakua. Guztira, Europako mailako 30 dominatik gora irabazi ditu, eta horien artean daude 2007an, 2013an, 2014an eta 2017an eta 2018an lortutako urreak. Halaber, patinatzaile gasteiztarrak bere egin ditu bi Munduko Txapelketa ere. 2014an eskuratu zuen lehenengoa, Rosarion (Argentina), eta 2017an Txinan lorturikoa izan zen bere ibilbideko bigarrena. Horrez gain, hiru zilarrezko eta bi brontzezko ere baditu.
Oro har, Peulak 10.000 metroko probatan lortu ditu emaitzarik onenak, puntukako nahiz puntutakako-kanporaketako probatan. Hain justu, azken proba horretan munduko errekorra ezarri zuen 2011eko Munduko Txapelketan.

Palmaresa

Urrezkoa Munduko Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2014
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2008
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa Zirkuituan 20.000m eliminazioa 2014
Brontzezkoa Munduko Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa 2014
Urrezkoa Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2013
Zilarrezkoa Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2009
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2010
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2008
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa 2007
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 2.000m amerikar erreleboak 2012
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 2.000m amerikar erreleboak 2011
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 2.000m amerikar erreleboak 2008
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 15.000m eliminazioa 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan errelebo mixtoa 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa Pistan 1.000m linean 2010
Urrezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa 2014
Urrezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa 2007
Brontzezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 20.000m eliminazioa 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 20.000m eliminazioa 2007
Brontzezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 5.000m amerikar erreleboak 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 5.000m amerikar erreleboak 2007
Brontzezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa 2015
Brontzezkoa Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa 2013
31
urria
2022
Patinajea

Patxi Peula Basque Teameko patinatzaileak zilarrezko domina irabazi du World Skate Gamesetako 10.000 metroko puntu-kanporaketan

Gaurkoa arabar kirolariaren bederatzigarren domina da Munduko txapelketetan Bat gehiago; ez du amaierarik. Patxi Peula patinatzaileak podiumarekin duen hitzorduari leial eusten dio nazioarteko txapelketetan. Iaz zilar bat lortu zuen Kolonbiako Ibagué herrian jokatutako Munduko Txapelketan, zirkuituko 10.000 metrokoan, eta aurten beste metal bat pilatu du Argentinan, Buenos Airesen eta San Juanen jokatzen ari diren World […]

29
azaroa
2021
Patinajea

“Podiumean berriz egoteak loriaren zaporea dauka”

Patxi Peula patinatzailea Basque Team Zentroan izan da, Munduko txapelketako 10.000 metroko puntuazio proban lortutako zilarrezko domina harro erakusteko. Gasteiztarrak patinajean historia egiten jarraitzen du. Beteranoetako bat dela eta borrokan urte asko daramatzala onartu arren, oraindik emateko asko daukala baieztatzen du. Dominak gero eta garestiago daude, horregatik Mundu mailako bere zortzigarren dominak ia garaipen zaporea izan […]

13
azaroa
2021
Patinajea

Patxi Peulak zilarra irabazi du patinajeko Munduko Txapelketako 10.000 metroko proban

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

23
abuztua
2018
Patinajea

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak lau domina irabazi ditu Europako txapelketan

Gasteiztarrak beste bi dominarekin bukatu du txapelketa kontinentala: urrezkoa 20 kilometroko kanporaketa proban eta zilarrezkoa maratoian Patxi Peula ez da dominak irabazteaz nekatzen. Bere palmaresa ikaragarria da eta gehiago handitu da Belgikan, Europako txapelketei dagokienez, 27 domina pilatzeraino. Ordu gutxitan Peulak beste bi metal gehitu dizkio Europako txapelketa honetan izan duen arrakasten zerrendari. Maratoian Patxik […]

22
abuztua
2018
Patinajea

Zilarra Basque Teameko Patxi Peula patinatzailearentzat Europako txapelketako 10.000 metroko puntuazio proban

Patxi Peulak bigarren domina bat lortu du Oostenden (Belgika) jokatzen ari diren abiadurako patinajeko Europako txapelketan. Oraingoan gasteiztarra podiumeko bigarren tokira igo da 14:16.765 denbora markatu eta gero, zirkuituko lasterketen barruko 10.000 metroko puntuazio proban. Urrea Daniel Niero italiarrak irabazi du (14:16.522) eta brontzea Crispijn Ariens holandarrak (14:52.158). Patxi garaipenaren bila irten da hasieratik, puntuak […]

18
abuztua
2018
Patinajea

Basque Teameko Patxi Peula patinatzailea, Europako txapeldun 500 metroko errelebu lasterketan

Patxi Peulak bere palmaresa handitzen jarraitzen du, berriz ere titulu kontinentala bereganatuz, oraingoan 500 metroko errelebu proban. Lasterketa berria da eta estrainekoz jokatu dute Ostenden, abiadura patinajeko Europako txapelketan. Peula garaipenaren bidera itzuli da nahiz eta minduta izan uztailaren hasieran Holandako Munduko txapelketan hautsi zuen behatza. Patxik eta Joseba Fernandez nafarrak ondo baino hobeto ulertu […]