basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Nahikari Garcia

Futbola
Jatorria Urnieta
Bizilekua Urnieta
Jaiotza 1997-03-10
Kirola Futbola

Bio

Nahikarik txikitatik jokatzen du futbolean. Hasieran Urnietako kaleetan herriko mutilekin, 9 urterekin Añorga KKEk fitxatu zuen arte.

Nazioarteko futbolaria izan da 17 urtez azpikoarekin, 2013ko ekainaren 28an Suitzan jokatu zen Eurokopan hirugarren postua lortuz. Finalean Nahikarik gol bat sartu zuen eta emaitza 0-4koa izan zen Belgikako selekzioaren aurka.

2013-14ko neguko merkatuan, Realak Nahikari fitxatu zuen 16 urte besterik ez zituela eta lehen mailan debuta egin zuen Levanteren aurka urtarrilaren 5ean. Partida 1 eta 1eko berdinketarekin bukatu zen eta Nahikarik 90 minutuak jokatu zituen.

2016ko uztailean Europako 19 urtez azpiko selekzioarekin jokatu zuen; bertan azpitxapeldunak izan ziren, Frantziaren aurkako finalean 2-1 galdu ondoren. Partida erabat urpetuta zegoen zelai batean jokatu zen (eta atsedenaldian bi orduz bertan behera utzi behar izan zuten, euriaren ondorioz) eta Nahikarik gola sartzeko bi aukera garbi izan zituen. Lehenik, 53. minutuan penaltia jaurti eta zutoinera joan zitzaion, eta, bigarrenik, ate hutsean baloi bat errematatu zuen luzapenean baina baloia langaren gainetik galdu zen. Dena den txapelketako golegile onenetakoa izan zen hiru tanto eginda.

Urte horretako azaroan 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatu zuen Papua Ginea Berrian. Han Espainia final-laurdenetan kanporatua geratu zen Ipar Korearen aurka 3-2 galdu ondoren. Nahikarik sartu zuen selekzioaren goletako bat partida horretan.

2019ko Munduko Txapelketa selekzio absolutuarekin jokatzeko deitu zuten. Finlandiaren aurkako 5 eta 1eko garaipenean golegile bezala estreinatu zen Nahikari.

Realarekin 2018-2019 denboraldian irabazitako Kopa nabarmendu behar da. Urnietako aurrelaria da azken denboraldietako talde txuri-urdinaren arma nagusia. Trebea eta azkarra da eta gola bilatzeko sekulako abilezia du.

Era berean, aipatzekoak dira Europako 17 urtez azpiko txapelketan lortutako urrezko bota, 2019-2020 denboraldian eman zioten errebelazio saria eta 2018an eta 2017an ‘Futbol Draft’ sarien Urrezko hamaikakoetan aukeratua izan izana.

Palmaresa