basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Sergio Vez

Curling-a
Jatorria Basauri
Bizilekua Basauri
Jaiotza 13/05/1994
Kirola Curling-a

Bio

2004ean hasi nintzen Curlingean, Iparpolo clubean. 2007an lehenengoz deitu ninduten Espainiako junior selekziorako, eta 2008an lortu nuen Espainiako Txapelketa nagusia lehenengoz irabaztea. 2014an Munduko Txapelketan domina irabazi genuen Irantzu Garcia lehengusuak eta biok, Espainiak mundial batean lortutako lehena. Eta 2015 hasieran Europako junior Txapelketan beste domina bat atera nuen. Sari horiei esker kirol merituaren erret-ordenari brontzezko domina eman zidaten. 2104-2015 denboraldi amaieran Donostiako Txuri-Berri clubarekin fitxatu nuen.

Palmaresa

Brontzezkoa Munduko Txapelketa Biko Mixtoetan 2014
Zilarrezkoa Europako Txapelketa junior 2015
26
azaroa
2015
Curling-a

Sergio Vez seigarren Europako Curling Txapelketan

Sergio Vez basauritarra, Basque Team kirolaria, Europako Curling Txapelketan ez hotz eta ez bero geratu da. Espainiako selekzioko kide izan da B mailako txapelketan Mikel Unanue, Antonio de Mollinedo eta Jose Manuel Sanguesarekin, eta azken partiduan lortu dute maila mantentzea. Lorpen eskasa helburu nagusia A mailara igotzea zela aintzat hartuta, baina aringarria aldi berean, maila […]

23
azaroa
2015
Albisteak

Patxi Peula dominarik gabe mundialean eta Bera Bera EHF Kopatik kanpo

Iaz Patxi Peulak hiru domina lortu zituen abiadura patinajeko Munduko Txapelketetan, tartean 10.000m puntuak eta eliminazio probako urrea pistan, baina aurten ez da halakorik gertatu. Taiwango Kaohsiung-en jokatutako Munduko txapelketetan dominen lehian sartu ezinda aritu da Basque Teameko patinatzaile gasteiztarra. Maratoia, azken proba, guztiaren isla: 21.a izan zen, zilarrezko eta brontzezko dominen sprinta jokatu zeneko […]