basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Oihane Otaegi

Curling-a
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 1977-05-20
Kirola Curling-a

Bio

Oihane 28 urterekin hasi zen Txuri Berrin, patinaje artistikoaren sailean. Klubeko kide batzuek probatu zuten orduan curlingaren modalitate bitxi hori. Hartaz nekatu zirenean, ez zuten itzuli hura praktikatu ahal izateko mailegatu zieten materiala. Horrela, Oihanek bere ahizpa Leire eta lagun batekin batera erabiltzea erabaki zuen. Handik gutxira Mikel, Oihaneren bikotekidea, batu zitzaien.

Euskadin eman zituzten denek lehen urratsak. Baina argi izan zuten berehala liluratu zituen kirol batean aritu nahi zutela. Mikel izan zen arriskatu zen lehena. “2012an une zaila bizi izan nuen lanean. Familia dut Vancouverren eta curling-ari buruz gehiago ikasteko aukera bezala ikusi nuen” kontatzen du. Harantza joan zen. Hainbeste gustatu zitzaion bi urte geroago errepikatu zuela esperientzia. Bitartean, Oihane, Leire eta Sergio bideak bilatu zituzten estatu mailan, aurrera egiten jarraitzeko. Melanie Robillard, Antonio de Molinero edo clinic batean ezagutu zuten Royd Harris txapeldunorde olinpikoen bultzada izan zuten. “Lehiaketetara joan eta jendearekin harremanak izatearen ondorioz, hazteko zerbait aurkitu ahal izan dugu beti. Mundu honetan jendeak lagundu egiten du” eskertzen du Oihanek.

Bere modalitatea era serioan praktikatzen hasi ziren. Espainian pista espezifikorik ez zegoenez, Donostiako eta Jacako izotz hockey eta patinaje pistetan irudimena erabiltzen zuten.

2018ko urriaren 21ean, Txuri-Berri Curling Klubaren taldea, Oihane eta Leire Otaegik, Sergio Vezek eta Mikel Unanuek osatua, txapeldunorde izan zen taldekako Munduko Txapelketa Mistoan, finalean Kanadako anfitrioiaren aurka galduta.

2020an, Oihane Otaegi eta Mikel Unanue Espainiako curlingeko txapeldun izan ziren Jacan, bikote mistoen kategorian, urtebete lehenago lortutako titulua berretsiz. Arrakasta horrek, gainera, Kanadako Kelowna herrian apirilaren 17tik 25era jokatu behar zen modalitateko Munduko Txapelketarako sailkatzea ahalbidetu zien. Han hasi behar zuten Beijingo 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetarako puntuak lortzen. 20 bikotek parte hartzen dute eta Mikelen eta Oihaneren erronka lehen mailan jarraitzea da, 2021eko Munduko Txapelketa berriro jokatzeko -horretarako, 2021eko Espainiako Txapelketa ere irabazi beharko lukete- eta Jokoetarako puntuak lortzen jarraitzea, hori baita euren ametsa.

Palmaresa

15
urtarrila
2023
Curling-a

Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek laugarren bukatu dute Dutch Mastersean

Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek urte amaiera oso azpimarragarria izan zuten, apirilean Gangneungen jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena lortu baitzuten eta Gothenburgeko binakako mistoen Kopako final-laurdenetara iritsi baitziren. Asteburu honetan munduko zirkuituko beste proba batean ere jardun dute, 15 talderi aurre eginez eta Zoetermeer herrian egindako Holandako binakako mastersean brontzezko dominarako neurketa jokatzera iritsiz. Lehen […]