basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Illart Zuazubiskar

Txirrindularitza
Jatorria Abadiño
Bizilekua Abadiño
Jaiotza 19-02-1990
Kirola Txirrindularitza

Bio

Txikitatik txirrindularia izan nahi zuen eta 12 urterekin Abadiñoko txirrindularitza klubean (Elorriaga kirolak) korritzen hasi zen. Kadeteetan pista txirrindularitzak jakin-mina sortu zion eta modalitate horretan lehen pausoak ematen hasi zen Berrizeko belodromoan. Harrezkeroztik bi diziplinak uztartu ditu.

2012an errepideko txirrindularitzan profesionaletara pasatu zen eta pistako txirrindularitzan lehen aldiz deitu zioten estatuko selekzio absolututik. Horrek pistako txirrindularitzarekin jarraitzeko bultzatu zuen.

2015etik modalitate honekin lotura estuagoa du. Azken bi urteetan selekzio absolutuak korritu dituen txapelketa guztietan lehiatu da. Aurten pista txirrindularitzan bere nazioarte mailako lehen garaipena lortu du Astanan (Kazakhstan) jokatu dituzten UCIko Silk Way Serieetan. Abadiñoko kirolariak urrea irabazi zuen scratch proban eta gainera podiumeko hirugarren tokira igo zen puntuaketa proban.

Palmaresa

Urrezkoa Espainiako Kopa, bakarkako jazarpena 2016
Zilarrezkoa Espainiako Kopa, scratch 2016
13º Munduko Txapelketa, taldekako jazarpena (Londres) 2016
14º Munduko Kopa, taldekako jazarpena (Hong Kong) 2016
CL1 Anadia Omnium 2015
Munduko Kopa, madison (Zeelanda Berria) 2015
Munduko Kopa, taldekako jazarpena (Cali) 2015
10º Munduko Txapelketa, taldekako jazarpena (Paris) 2015
10º Europako Txapelketa, taldekako jazarpena (Grenchen) 2015
13º Europako Txapelketa omnium (Grenchen) 2015
14º Munduko Kopa, taldekako jazarpena (Zeelanda Berria) 2015
18º Munduko Kopa, banakako jazarpena 2015
Zilarrezkoa Espainiako Txapelketa, madison 2014
Brontzezkoa Espainiako Txapelketa, taldekako jazarpena 2014
Munduko Kopa, taldekako jazarpena (Guadalajara) 2014
Espainiako Txapelketa, puntuazioa 2014
10º Europako Txapelketa, banakako jazarpena (Guadalupe) 2014
17º Munduko Kopa, taldekako jazarpena (Londres) 2014
Zilarrezkoa Espainiako Txapelketa banakako jazarpena 2013
29
ekaina
2019
Txirrindularitza

Illart Zuazubiskar pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan estreinakoa izan aurretik

Basque Teameko bekaduna den Illart Zuazubiskar pistako txirrindulariarekin izan gara Minskeko Europear Jokoetan debuta egin baino lehen. Abadiñarrak gaur arratsaldean madison proban parte hartuko du eta bihar omniumean. Aukera gehiago ikusten ditu omniumeko proban, madisona oso teknikoa dalako eta bikotekidearekin bikain moldatzea eskatzen duelako. Omniumaren barruan oso garrantzitsua izango da lehen bi probak ondo biribiltzea, […]

19
maiatza
2019
Txirrindularitza

Illart Zuazubiskarren lehen nazioarteko garaipena

Basque Teameko txirrindulariak garaipena erdietsi du Astanan (Kazakhstan) jokatu dituzten UCIko Silk Way Serieetan. Abadiñoko kirolariak egun biribila izan du beste probetako batean ere podiumera igo baita. Illartek hirugarren postuan bukatu du puntuaketa proban. Astanako Serieak oso oparoak izan dira gure kirolarientzat. Illartek lortutako emaitzei Ana Usabiagak pasa den ostegunean puntuaketa proban eskuratutako hirugarren postua […]

05
abuztua
2018
Txirrindularitza

Illart Zuazubiskarren adierazpenak Europako txapelketako banakako jazarpenean lehiatu eta gero

Illart Zuazubiskar Basque Teameko pista txirrindularia Europako txapelketako banakako jazarpeneko lehen txandan geratu da lehiatik kanpo. Lasterketan V. Dzhus ukrainiarraren aurka galdu du, eta probaren ondoren balorazioa egin digu.