Bizilekua Hondarribia
Jaiotza 1982-12-08
Kirola Eskubaloia
Bio
Palmaresa
abuztua
2021 Eskubaloia
Bingen Zupiriak Julen Aginagaldek Tokion lortutako brontzezko dominak bere nazioarteko ibilbidea borobiltzen duela adierazi du
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Basque Teameko bekadunak bere taldearekin, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina eskuratu du Tokioko Joko Olinpikoetan. Zupiriak Aginagalderen nazioarteko ibilbidea nabarmendu du eta domina honek “ibilbide hori borobiltzen duela” azpimarratu du. Eskertuta agertu da Basque Teameko eskubaloi jokalaria […]
abuztua
2021 Eskubaloia
Julen Aginagaldek beste ukitu bat eman dio bere palmaresari brontze olinpikoarekin
Basque Teameko eskubaloi jokalariaren taldeak 33-31 irabazi dio Egiptori Gaur Egiptoren aurka lortutakoa Espainiako laugarren brontzezko domina da eskubaloian Atlanta 96, Sidney 2000 eta Beijing 2008koen atzetik. Hala ere, lehen domina olinpikoa da Julen Aginagalderentzat. Irungoak diploma bat zuen Londreseko 2012ko jokoetan, urrea eta brontzea Munduko Txapelketetan, eta bi urre, zilar bat eta brontze bat […]
abuztua
2021 Eskubaloia
Julen Aginagalde Basque Teameko eskubaloi jokalaria finalerdietarako sailkatu da Tokioko Jokoetan
Azken unean erabaki den partida batean Espainiak 33-34 irabazi dio Suediari final laurdenetan Ez da batere erraza izaten ari toki bat egitea eta Tokioko Jokoetan gizonezkoen eskubaloi txapelketan bidea irekitzen jarraitzea. Julen Aginagalderen taldeak kanporaketak gainditzeko txartelak inoiz baino garestiago daudela erakusten du. Multzoen faseko lehen partidan, Espainiak Alemaniari irabazi zion 28 eta 27, bigarren […]