basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Ainhoa Hernandez

Eskubaloia
Jatorria Barakaldo
Bizilekua Barakaldo
Jaiotza 27-04-1994
Kirola Eskubaloia

Bio

Futbola izan zen bere lehenengo kirola eta sei urtetan aritu zen horretan, baina 13 urterekin eskubaloira pasatzea erabaki zuen. 2009an Espainiako selekzioko beheko kategorietatik deitu zioten, lehenengo promesetan eta gero jubeniletan Europako Txapelketak jokatzeko. Junior mailan, 19 urterekin, Espainiako selekzio absolutuaren deia jaso zuen lehen aldiz Mediterraneoko Jokoetan parte hartzeko. Gerora, 2015eko abenduan, Danimarkako Munduko Txapelketa jokatzeko deitu zioten eta aukeratutako 16en artean sartu zen. Partida guztiak jokatu, eta 9 gol sartu zituen.

2016an ‘Lau Nazio’ torneoa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, finalean Norvegia, egungo txapeldun olinpiko, mundial eta kontinentala, azpiratuta. Rioko Jokoetan aritzeko deituko zioten. Taldeak diploma erdietsi zuen Brasilgo hiriburuan.

2015ean egin bezala, Munduko Txapelketa jokatu zuen berriz bi urte geroago, 2017an, Alemanian, eta horren ostean 2018ko Frantziako Europako Txapelketa jokatzeko deitu zuten. 2019an Japoneko Munduko Txapelketan lehiatu, eta Olinpiar Jokoetarako sailkatze fasean aritzeko txartela eskuratu zuten, zilarrezko domina poltsikoratuta gainera.

Klub mailan Zuazo taldean jokatzen du eta selekziotik deitutako lehenengo jokalaria izan da klubean. Ohorezko Mailan 2012-2013 denboraldiko lehen jardunaldian egin zuen debuta, eta gero bi denboraldi gehiagorako berritu zuen kontratua, taldeko zutabeetako bat izateraino. 2014-2015 denboraldian bereziki ondo aritu, eta ligako golegile nagusietako bat izan zen, 120 tantorekin, Zuazo bosgarren postuan utziz.

Bide horretan segi zuen bere taldearekin, urtez urteko lanarekin gazte mailetan ereindakoa itzultzeko aukera izanik. Hala, atzerriko kluben eskaintzak jaso ditu baina betiko klubarekin kontratua luzatzea erabaki zuen, 2019ko martxoan sinatu zuelarik azken luzapena.

Palmaresa

02
abuztua
2021
Eskubaloia

Ainhoa Hernandez Basque Teameko eskubaloi jokalariak ezin izan du Tokioko Jokoetako multzoen fasea gainditu

Ainhoa Hernandez Basque Team fundazioaren beka jaso duen eskubaloiko jokalariak podiumetik gertu egon nahi zuen, baita dominaren bat lortu ere, Basque Team Zentroan esan zigunez, Tokioko Jokoak hasi baino aste batzuk lehenago. Zenbait arrazoik pentsarazten zuten dominak lortzeko borroka posible izan zitekeela. Agian indartsuena da Japonian jokatutako azken Munduko Txapelketan Carlos Viverren taldeak zilarrezko domina […]

06
apirila
2021
Albisteak

“Denaren bila joango gara, dominaren bila”

Ainhoa Hernandezek, Basque Teamen beka duen eskubaloi jokalariak, Tokion jokatuko ditu bere bigarren Olinpiar Jokoak, baina lehenengoekin, Rio de Janeirokoekin, alderatuta, oso modu ezberdinean parte hartuko du. Orain Barakaldokoa ohikoa da Carlos Viverren konbinatuan. Selekzioak txartela lortu du Valentziako aurreolinpikoan Suediarekin berdinduta eta Argentinari aise nagusituta. Txartela poltsikoan dutela, Londres 2012an lortutako brontzeak markatzen du […]

21
martxoa
2021
Eskubaloia

Espainiak, Ainhoa Hernandez Basque Teameko bekadunarekin, Tokioko Jokoetarako txartela lortu du

Carlos Viverren taldeak Suediaren aurka jokatutako partida berdindu zuen eta Argentinaren aurka irabazi du gaur (31-16) Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria bere bigarren Jokoetara joan daiteke (2016ko Rion izan zen) Japoniako hitzordurako azken deialdian sartzen bada. Ohikoa da Carlos Viverren deialdietan, eta hori dela eta, litekeena da hitzordu handian ere hala gertatzea. Espainiak nazioarteko txapelketa nagusirako […]

01
uztaila
2018
Eskubaloia

Ainhoa Hernandezen eta Maitane Etxeberriaren selekzioak urrea jantzi du Mediterraneoko Jokoetan

Basque Teameko Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria eskubaloi jokalarien konbinatuak defentsak partida bikaina egin du eta horrela Montenegro izarrak geldiarazi ditu Mediterraneoko Jokoetako finalean 27 eta 23 nagusitzeko eta urrezko domina irabazteko. Balentria errepikatu dute, 2005ean Almeriako Jokoetan ere urrea poltsikoratu baitzuten. Emozioz beteriko garaipena izan da gaurkoa Ivet Musons hegalekoari eskaini diotelako. Ivet asteazkeneko […]