basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Asier Garcia

Saskibaloia
Jatorria Bilbo
Bizilekua Bilbo
Jaiotza 1981-06-11
Kirola Saskibaloia

Bio

Asier 13 urte zituela hasi zen saskibaloi egokituan, istripu bat izan ondoren (ez zaio istripuaren gaiaz hitz egitea gustatzen). Bere ikasketetan zentratu eta Deustuko Unibertsitatean Informatikan lizentziatu ostean, Kataluniara joan zen, FC Bartzelonara, eta bi denboraldi egin zituen bertan. Hurrengo bi kanpainak Toledon eta Getafen jokatu zituen, eta ondoren Bilbora itzultzea erabaki zuen. Gaur egun Bilbao Bidaideak BSR taldeko kide da, Espainiako ligako garrantzitsuenetakoa. 2016an Challenge Cupeko finala jokatu zuten, Europa mailako kluben arteko lehiarik handiena, eta 2019an klubaren historiako lehen titulua, Euroliga 1, irabazi du, finalean Besiktas turkiarrari 67 eta 71 gailenduta.

Bilbotarrek 2018ko arantza atera zuten; urte horretan finalera ere iritsi ziren, baina Txurdinagako pabiloian galdu zuten, euren etxean.

Gainera, uda honetan zilarrezko domina eskegi du Asierrek Poloniako Europakoan. Asier buru duen estatuko selekzioak Britainia Handiaren aurka soilik galdu zuen finalean. Emaitza bikain honek 2020ko Tokioko Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela eman zion.

Asier ohiko bat da estatuko selekzioaren deialdietan. Kapitaina da. 2012ko Londresko Paralinpiar Jokoetan lortutako bosgarren postuagatik diploma olinpiko bat eskuratu zuen eta 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan zilarrezko domina bat poltsikoratu zuen.

Horrez gain, nazioarte mailan, Incheongo (KOR) Munduko Txapelketetan 4. postua lortu zuen 2011. urtean, Woncester (GBR) eta Francfort (GER)eko txapelketetan 3. postua lortu zuen 2013an eta aipatutako Walbrzycheko (POL) Europako txapelketan 2. postua erdietsi zuen 2019an.

Asier Garcíak goi mailako kirola Euskal Herrian kirol egokituari laguntza ematen dion Saiatu fundazioan egindako lanarekin uztartzen du. Bilbon oso pertsona ezaguna da, kirol egokituari dagokionez ikur handia. Bilboko jaietako pregoilaria izan zen 2014an.

Palmaresa

London Joko Paralinpiarrak 2012
Munduko Txapelketa 2014
Brontzezkoa Europako Txapelketa 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa 2011
Europako Txapelketa 2015
20
abuztua
2023
Saskibaloia

Asier Garciak zilarra eskuratu du Rotterdameko Europako Txapelketan

Basque Teameko gurpildun aulkiko saskibaloiko jokalariaren selekzioak 53-74 galdu du finalean Britainia Handiaren, bere mamu beltzaren, aurka Asier Garcia buru duen taldeak aise bete du bere helburua Europako txapelketan, alde batetik zilarrezko domina lortuz, eta bestetik 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela ziurtatuz. Frantziako hiriburukoak laugarren Jokoak izango dira bilbotarrarentzat, 2012an Londresekoak, 2016an Rio de Janeirokoak […]

05
iraila
2021
Saskibaloia

Asier Garciak eta David Mourizek diploma irabazi dute Tokioko Jokoetako aulkiko saskibaloiaren txapelketan laugarren bukatu ondoren

Brontzeak ihes egin die, Britainia Handia nagusitu baita 58 eta 68 Podiumean berriro sartzea zuten amets, baita urrezko domina lortzea ere, baina ezin izan dute lortu. Euren bidean gurutzatu dira, lehenik Estatu Batuak eta ondoren Britainia Handia, Ariake Arenan Espainiako selekzioren asmoak mila zatitan hautsi dituzten bi aurkari. Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko […]

01
iraila
2021
Saskibaloia

Asier Garcia eta David Mouriz finalerdietara pasa dira Alemaniari 71-68 irabazi ostean

Gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioak, Asier Garcia eta David Mouriz taldean dituela, Tokioko Jokoetako finalerdiak jokatuko ditu, emozio eta tentsioz beteriko partida batean Alemaniari espero baino arazo gehiagorekin irabazi ostean. Oscar Trigok zuzentzen duen taldeak aurrera egin du hurrengo fasera, baina sufritu egin du 71-68 azpiratzeko Alemaniako selekzioa. Gogoratu behar da Asier Garcia eta David […]

24
martxoa
2020
Albisteak

“Entrenamendu programak barneratu eta aldatu beharko dira, eta federazioen berrien zain egon”

Basque Teamek Asier Garcia gurpil aulkiko saskibaloi jokalariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoerari buruz. Konfinamenduaren aurretik Asier Tokioko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, taldea 2019ko Europako Txapelketako emaitzari esker sailkatu ondoren. Gogoan izan behar da Asierrek zilarra irabazi zuela 2016ko Rio de Jaineroko Jokoetan eta diploma olinpikoa lortu […]

28
apirila
2019
Albisteak

Asier Garciak Euroliga 1 irabazi du Bidaideak Bilbao BSR taldearekin

Taldeak bere historiako lehen titulua bereganatu du, finalean Besiktas turkiarra 67-71 menderatuta Iaz bere jarraitzaileen aurrean, Txurdinagan, jaso zuten zartadaren ondoren, Asier Garciaren BIdaideak arantza atera du bere historiako lehen titulua irabazita. Bizkaitarrek, saskibaloi sendoa erakutsiz, txapelketa biribildu dute Sheffielden, erarik onenean. Lehen jardunaldian turkiarren kontra 63-61 galdu zuten baina porrota ez zen errepikatu ondorengo […]

24
maiatza
2018
Saskibaloia

“Ilusioa badut eta Tokio 2020ra heltzea espero dut”

Euroligako eta ligako azpitxapelduna izan da Basque Teameko Asier Garcia saskibaloi jokalaria Bidaideak Bilbao BSR bere taldearekin, eta abuztuan Hanburgoko Munduko txapelketa jokatzea izango da bere hurrengo helburua Asier Garciak oso denboraldi ona izan du. Bere kluba, Bidaideak Bilbao BSR, txapeldunordea izan da ligan eta Euroligako hitzordu handian ere bigarren postuan bukatu du, Galatasaray talde […]