Bizilekua Gasteiz
Jaiotza 1997-04-18
Kirola Saskibaloia
Bio
Agurtzane Egiluzek beti izan du saskibaloirako zaletasuna. Hamalau urte zituela ikastolako autobusarekin izandako istripu baten ostean hasi zen saskibaloi egokituan, Gasteizko Zuzenak taldean. 2017-2018 denboraldian egin zuen lehen talderako jauzia, eta Ohorezko Mailarako igoera lortu zuten hurrengo urtean. Maila horretan lehiatzen dira egun Egiluz eta bere taldekideak. Aldi berean, bere ibilbide propioa jorratu du nazioarteko saskibaloian; 2017an Adejen (Kanariar Uharteak, Espainia) eta 2019an Rotterdamen (Herbehereak) jokatutako Europako Txapelketetan hartu du parte, eta 2018an Hamburgon (Alemania) jokatutako Munduko Txapelketan izan zen. Tokio 2020ko Paralinpiar Jokoetarako txartela eskuratu zuen han Espainiako selekzioarekin.
Palmaresa
abuztua
2023 Saskibaloia
Agurtzane Egiluzek, Naiara Rodriguezek eta Bea Zudairek brontzea lortu dute Rotterdamgo Europako Txapelketan
Taldeak Alemaniari irabazi dio (48-49) eta Madril 2021eko dominaren metala errepikatu du horrela Espainiako emakumezkoen gurpildun aulkiko saskibaloiko selekzioak Europako onenen artean dagoela erakutsi du berriro, Rotterdamen (Herbehereak) brontzea eskuratu eta gero. Gaurkoa jarraian bereganatutako brontzezko bigarren domina da, 2021ean Madrilen lortutakoaren ondoren. Gaur Alemaniari luzapenean irabazita diote (48-49), emozioz beteriko norgehiagokan. Belaunaldi-aldaketak eta azken […]
maiatza
2022 Saskibaloia
Agurtzane Egiluzek gurpildun aulkiko saskibaloia egitera gonbidatzen gaitu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan
Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan […]
abendua
2021 Saskibaloia
Brontze historikoa Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez eta Adrián Yáñezentzat gurpildun aulkiko saskibaloiko Europako Txapelketan
Espainiak bere nazioarteko lehen domina lortu du Madrilen jokatu den txapelketa kontinentalean Alemaniari 40-58 irabazita Lehen urratsa Tokioko Jokoetarako sailkapen historikoa izan zen, ondoren lehen garaipen paralinpikoak eta hitzordu handian erdietsitako diploma iritsi ziren eta gaur, Europako Txapelketan lortutako brontzeak, berriz ere, gurpildun aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa azken aldian izaten ari den lan bikaina eta […]
iraila
2021 Saskibaloia
Agurtzane Egiluz diploma batekin itzuliko da etxera, Tokioko Jokoetan zortzigarren postua eskuratu ondoren
Espainiak 43 eta 62 galdu du Britainia Handiaren aurka, zazpigarren eta zortzigarren postuak lortzeko norgehiagokan Emakumezkoen txapelketaren barruan, gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioa zazpigarren postua lortzeko borrokan aritu izan da gaur, baina Britainia Handiko taldeak ez dio jardunaldiko helburua lortzen utzi Ariake Arenan. Basque Teameko kirolariaren konbinatua final-laurdenetan sartu zen, Aljeria mendean hartu eta bere […]
abuztua
2021 Saskibaloia
Agurtzane Egiluzen gurpildun aulkiko saskibaloi selekzioak final-laurdenak jokatuko ditu Tokion
Holandaren aurka 24 eta 63 galdu arren, Basque Teameko kirolariaren konbinatuak historia egiten jarraitzen du Holandako selekzioak, Munduko txapeldunak, ez dio aukerarik eman Agurtzane Egiluzen taldeari, 24-63 galdu baitu Ariake Arenan jokatutako jardunaldiko lehen partidan. Hala ere, gaur galdu arren, Abraham Carrionek zuzendutako taldeak historia egiten jarraitzen du, final-laurdenetarako txartela ziurtatuta baitute. Izan ere, atzo […]