basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Itxaso Munguira

Atletismo adaptado
Kirola Atletismo adaptado

Bio

Bilbon jaio eta Leioan hazi den Itxaso Munguirak (Bilbo,1999) beti izan du kirola egiteko joera. Eskola garaian zenbait disziplina ezberdin praktikatzen zituen arren, 10 urterekin egin zuen atletismorako jauzia. Behin bere oinak kirol horretara bideratu nahiz zituela erabakita, horretantxe sakondu asmoz Atletismo Egokituko Javi Conde klubean eman zuen izena.

Lehen urteak Basauriko klub horretan egin ostean, egun Berango Atletismo Taldeko kidea, eta Etorkizuneko Atleta Paralinpikoen Liberty taldean ere aritzen da, Espainiako Selekzioaz gain. Munguirak erabateko ikusmen urritasuna dutenak biltzen dituen T11 mailan egiten du lasterka, bereziki, 100, 200 eta 400 metroetako abiadurako probetan.

Distantzia horietan zenbait lorpen esanguratsu pilatu ditu bere kirol ibilbidean. Esaterako, 15 urte zituela kadete mailako Espainiako errekorra hautsi zuen 300 metroetako proban.

Halaber, hainbat domina eskuratu ditu bere ibilbide labur bezain oparoan. 2015ean Kroazian jokatutako Europako Gazteen Paralinpiar Jokoetan urrezko domina jantzi zuen 100 metroko proban, zilarra 200 metrokoan, eta brontzea erreleboetako 4×100 metroetan.

Hurrengo urtean, 2016an, Berlingo (Alemania) Grandprix Paralinpikoan ere emaitza onak lortu zituen. Brontzea lortu zuten 18 urtez azpiko 100 metroetako lasterketan, eta laugarren izan zen 100 eta 400 metro absolutuetan. 2017ko Munduko Junior Txapelketan, berriz, brontzearen jabe egin zen Notwillen (Suitza), 200 metroko lasterketan hain zuzen ere.

Urrats bat aurrera egin zuen 2018an, maila absolutuan lehiatuz bi brontzezko domina eskuratuta. Berlinen izan zen, 200 eta 400 metroetan. Nazioarteko txapelketa horiez gain beste zenbait meetingetan ere aritzen da Munguira; Madrilgoan lortu zuen 2020an brontzezko domina bat, otsailean. Madrilen bizi da eta han ikasten du Fisioterapia.

Palmaresa